Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Merkelek ondorengoa aukeratu du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Merkelen ondorengo izateko, alderdiak berretsi beharko du lehenengoz datorren astelean egingo duen ezohiko batzarrean. Ondoren, hauteskundeak irabazi beharko ditu, jakina.

Annegret Kramp-Karrembauer du izena, baina gauzak errazte aldera AKK deituko diogu, alemaniarrek esaten diote moduan. Alderdi Kristau Demokratako idazkari nagusi berria da AKK, Angela Merkelen ondokoa eta Angela Merkelek bere oinordeko gisa aurkeztu duena. Baina horretarako, Merkelen ondorengo izateko, alderdiak berretsi beharko du lehenengoz datorren astelean egingo duen ezohiko batzarrean. Ondoren, hauteskundeak irabazi beharko ditu, jakina.

Edonola ere, Merkelek agintea utzi arte itxaron beharko du. Alderdi sozialdemokratako oinarriek koalizio handiari babesa ematen badiote, Merkelek beste lau urte egingo ditu kantziler postuan. Baina atzoko keinuarekin argi utzi du ez duela bere burua beste legegintzaldi baterako aurkeztuko gero. Eta bere lanari segida emateko persona egokiena AKK dela uste du, alegia, Annegret Kramp-Karrembauer. AKK,  Merkelen aldeko sutsua da eta  bere irakaslearekin denean egiten du bat.  Horregaitik jarri diote "Minimerkel" goitizena.

Merkel eta AKK, elkarrekin ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Angela Merkelek berriz erakutsi du azkarra dela eta arazoei aurrea hartzeko gaitasuna duela. Koalizio handiaren akordioak huts egiten badu eta hauteskudeak errepikatu behar badira, jada zehaztuta utzi du nork behar lukeen hautagai kristaudemokrata.