Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

... eta Italian lehertu da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europa osoa astintzen ari den egonezina Italian lehertu da. Hauteskundeetan euren burua sistemaren aurkakotzat jotzen duten bi alderdik, Bost Izarren Mugimenduak eta Ligak, botoen % 50 gainditu dute.

Europa osoa astintzen ari den egonezina Italian lehertu da. Grezian, Espainian, Frantzian eta Holandan ere lehertzeko zorian egon zen, baina  azkenean, Italian gertatu da. Kolore guztietako suminduek Italiako sistema politikoa hautsi dute. Joan den igandeko hauteskundeetan euren burua sistemaren aurkakotzat jotzen duten bi alderdik, Bost  Izarren Mugimenduak eta Ligak, botoen % 50 gainditu dute. Egia esan, benetan sistemaren aurkakotzat jo litekeen alderdia Bost Izarren Mugimendua da, ustelkeriarekin amaitu nahi baitu eta Estatutik alderdi politikoei dagokien diru-laguntzak onartu gabe autofinantzatzen baita.

Liga, ordea, sistemaren barruan dago, Italia iparraldeko erakundeetan dago, baina oso denbora gutxian alderdi ultraeskuindar bilakatzen ari da, Frantzian Fronte Nazionalaren parekoa. Biak, Bost Izarren Mugimenduak eta Ligak Europako Batasuna baztertzen dute eta uneren batean euroaren inguruko erreferenduma egiteaz ere hitz egin dute. Biak, gainera, etorkinak Italiara iristearen kontra daude, baina horren inguruan badituzte aldeak: Ligak Bost Izarren Mugimenduak ez duen kutsu arrazista du.  

Eta nori egingo dio mesede hauteskundeetan izandako emaitzak? Ba orain arte emaitzarekin pozik agertu diren bakarrak Marine Le Pen frantziarra, Geert Wilders holandarra eta Steve Bannon Ameriketako Estatu Batuetako "eskuin alternatiboa" deiturikoaren burua izan dira.