Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Aukera paregabea Korearentzat

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Bi Koreek berradiskidetu nahi dute, eta Trumpek oraintxe du esku artean historiara pasatzeko aukera.

Trump eta Kim Jong-un maiatzean elkartuko dira. Konfirmazio ofiziala falta da. Trump presidenteak oraindik ez du ezer esan, baina Trump herritarrak hauxe idatzi du orain ordu gutxi bere Twitter partikularrean. "Kim Jong-un desnuklearizazioaz mintzatu da Hego Koreako ordezkariekin. Asko ari dira aurrerantzean, nahiz eta zigorrek bere horretan jarraituko duten akordio bat lortzen ez den artean. Aurki elkartuko gara".

Hego Koreako bidali berezi batek jakinarazi dio Trumpi Kim prest dagoela maiatzean elkartzeko, eta bidali horrek berak esan du Trumpek baiezkoa eman diola proposamenari. Bilera hori egiten bada, bilera hori, dudarik gabe bai izango da historikoa, hasteko eta behin, lehenengoa izango delako. Eta gainera, Koreako arazoa on bidean jar dezake, 70 urteko gatazka luzearen ondotik.

Mugaz bi aldeetako Koreek nahi dute adiskidetu, baina horretarako beharrezkoa da Ameriketako Estatu Batuak akordiora biltzea. Ipar Koreak bermeak nahi ditu, eraso egin ez diezaioten. Adibidez, hitzarmen baten bitartez berme hori balu, Kim prest legoke arma nuklearren egitasmoa gerarazteko.  Trumpek oraintxe du esku artean historiara pasatzeko aukera.