Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Espioien eleberriak bueltan dira

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Sergei Skripal Errusiako espioi ohia hiltzeko saiakeraren ostean gaiztotuta dago oso Errusiaren eta Erresuma Batuaren arteko harremana.

"Gerra hotzaren" garaitik ez zen hain hizkuntza gogorra entzuten. Theresa May lehen ministro britainiarrak Parlamentuan egindako hitzaldia eta Errusiako Atzerri ministroaren erantzuna, biek beste garai batekoak ematen dute. Mayrentzat ez dago zalantzarik Sergei Skripalen espioi ohiaren aurkako erasoa Putinek berak agindu zuela. Salaketa larria da, esan nahi baitu Errusiak arma kimikoak egiten jarraitzen duela hori debekatzen duen tratatua hautsiz.

Mayk azalpenak eskatu dizkio Putini, eta horrek ez dizkio eman, bi arrazoirengatik. Batetik, prozedura ez delako hori. Londresek salatu behar zukeen Arma Kimikoak debekatzeko Erakundearen aurrean, eta erakunde horrek eskatu behar zizkion azalpenak Errusiari. Eta bestetik, eta batez ere, igandean hauteskundeak direlako Errusian. Putin da faborito argia, baina ez datorkio gaizki tinkotasun irudia ematea, inork presionatzen ez duela argi uztea. Hori dute gustuko bere boto-emaileek.