Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Gerra hotzeko giroa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Gertakariak benetan Londresek dioen bezalakoak izan badira, ez geundeke espioi baten kontrako mendeku eraso baten aurrean, herritar zibil britainiarren kontrako eraso baten aurrean baizik.

Erresuma Batuak eta bere aliatuek Errusiari eman dioten erantzun gogorraren atzean arrazoi pisutsuak daude. Gertakariak benetan Londresek dioen bezalakoak izan badira, ez geundeke espioi baten kontrako mendeku eraso baten aurrean, herritar zibil britainiarren kontrako eraso baten aurrean baizik. Londresen bertsioak dioen bezala, nerbio-gasa erabili baldin bada, Sergei Skripal erasoaren helburu zen agentearen inguruan zeuden herritar britainiarrak ere hiltzeko arriskuan izan ziren. Eta, Londresen arabera, gas toxiko hori Errusiak ekoitzi zuen iraganean.

Honen guztiaren aurrean bi hipotesi daude. Bat: Gas hori agente errusiarrek erabili dute eta, beraz, Gobernu errusiarra da erantzulea; edota bi: Moskuk esaten duen bezala erasoarekin zerikusirik izan ez badu, orduan agerian legoke gas horren kontrola galdu egin dutela agintariek eta auskalo noren eskuetan dagoela.

Egoera guzti horrek "gerra hotzaren" antzeko egoera baten aurrean jarri gaitu: kanporatu egin dituzte diplomatikoak, zigor ekonomikoak ezarri dituzte, eta militarki mehatxu egin. Giro horretan egingo dituzte hauteskunde presidentzialak igande honetan. Putinek argi eta garbi irabaziko ditu bozak, eta auzi horren ondotik, uste zena baino babes zabalagoz, gainera.