Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Ipar Irlanda: urtemuga zaila

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

20 urte bete ditu Ipar Irlandako Bake Akordioak. Urtemuga horretan ez da giro Ipar Irlandan: 15 hilabete daramatzate gobernu barik, unionistek eta errepublikanoek akordiorik lortu ezinda.

Ipar Irlandako Bake Akordioak une benetan zailean bete ditu 20 urte. Inork ez du zalantzan jartzen bere helburua lortu zuela, lortu zuela hamarkadatan luzatu eta 3.500 heriotza eragin zituen gatazka amaiaraztea. Unionista britainiarren eta errepublikano irlandarren arteko behin-betiko elkarbizitzarik ez du lortu, ordea.

Belfast hiriburuko auzo protestante eta katolikoak 20 kilometroko hesiak bereizten ditu oraindik. Eta, oraintxe bertan, Ipar Irlanda gobernu autonomikorik gabe dago. Bake Akordioak zehazten du unionistek eta errepublikanoek ados jarri behar dutela gobernua osatzeko , eta ezin horretan daude azken 15 hilabeteotan.

Nolanahi ere, Ipar Irlandako akordioaren mehatxu handiena, oraintxe, Brexit'a da. Bake Akordioko puntu garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere, bi Irlanden arteko mugaren desagertzeari buruzkoa da. Eta Irlandak Europar Batasunean jarraituko duenez, eta Erresuma Batua Europatik aterata Ipar Irlanda Batasunetik kanpo geratuko denez, muga hori berrezarri egingo da, ezinbestez. Eta hori onartezina da nazionalista irlandarrentzat.