Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Siria: Ergelen batzarra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Mundua, une honetan, arduragabe batzuen esku dago. Hainbeste lelokeri esan eta gero, orain ez Trumpek ezta Putinek ere ezin dute atzera egin, koldar modura gelditu nahi ez badute.

Mundua, une honetan, arduragabe batzuen esku dago. Ustez munduko herrialderik boteretsuena denaren presidenteak Twitter bidez iragarri du Siriaren kontrako misilak jaurtiko dituela. Libanon Errusiaren enbaxadore denak eta Errusiako Atzerri gaietarako bozeramaileak erantzun diote, hori egiten badu, errusiarrek misil horiek suntsituko dituztela eta jaurtitzeko erabiliko dituzten itsasontziei eraso egingo dietela.

Siria bere aire-baseak indartzen ari da balizko erasoak bere hegazkinak harrapa ez ditzan. Israelek, berriz, bere indar militarrak alertan jarri ditu Iranen balizko errepresalia baten aurrean. Irandarrak haserre daude joan den astean Israelek Siriako base bat eraso zuelako. Palmiratik gertu izan zen, bertan soldadu irandarrak daude eta horietako  batzuk hil ziren erasoan. Bien bitartean, Osasunaren Mundu Erakundeak baieztatu du joan den astean arma kimikoak erabili zirela Siriako erasoan.

Denak erotu al dira? Oso gai arriskutsua dena taberna giroko liskar batean bilakatu dute. Eta hainbeste lelokeri esan eta gero, orain ez Trumpek ezta Putinek ere ezin dute atzera egin, koldar modura gelditu nahi ez badute.