Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Moon hegokorearrak jarri behar izan zuen aurpegia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ez dakit zerbaitek ihes egiten ote digun, baina badirudi seko pitzatuta dagoela Trump. Kim Jong-un Ipar Koreako presidentearekin ekainaren 12an egitekoa zuen goi bilera bertan behera utzi du.

Ez dakit zerbaitek ihes egiten ote digun, baina itxura guztien arabera, seko pitzatuta dago Trump. Kim Jong-un Ipar Koreako presidentearekin ekainaren 12an egitekoa zuen goi bilera bertan behera utzi du. Zer gauza larri gertatu ote da? Zer aldatu da gauetik goizera? Moon Jae-In Hego Koreako presidentearekin hitz egin zuen Trumpek atzo. Hain zuzen ere, goi bilera horretaz aritu ziren bi buruzagiak eta Moonek ez zuen, inolaz ere, arriskuan egon zitekeenik sumatzen.

Trumpek Kimi gutuna idatzi dio bien arteko topaketa bertan behera gelditzen dela azaltzeko. Arrazoiak? Ipar Koreako liderrak egin dituen azken adierazpenak "amorru" eta "oldarkeriaz" beteak egon omen direla. Ez dakigu zertaz ari den Trump. Kim isil-isilik egon da azken egun hauetan. Egia da Ipar Koreako ministrordeak hitz egin zuela bertako agentzia ofizialean eta gogor aritu zirela Estatu Batuen aurka. Baina Atzerri ministrorde batek ez du ezer erabakitzen ez Europan, ezta Estatu Batuetan ere; are eta gutxiago, Ipar Korean. Herrialde hartan atzerri politika erabat baitago Kimen esanetara eta atzerri ministroak ere ez du aginterik.

Beraz, esandakoa: arraroa den zerbait gertatuko zen Trumpek berera buelta egiteko. Pentsa ezazue zein aurpegi geratu zitzaion atzo Moonek Trumperen erabakiaren berri jakin zuenean.