Bake prozesua -

Gasteizen

Preso gaixoak espetxetik ateratzeko eskatuko du giza kate batek

Sarek, presoen eskubideen aldeko sare herrikoiak, deitutako ekimena izango da, espetxeratutako lagunen "osasunerako eskubidea" aldarrikatzeko asmoz.

Sareko kideak, Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Sarek giza-katea egingo du ekainaren 27an Gasteizen

0:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare presoen eskubideen aldeko sare herrikoiak giza katea egingo du datorren ekainaren 27an Gasteizen, xede izanik euskal preso gaixoak kartzelatik atera dezaten eskatzea.

Gasteizen izandako prentsaurreko batean Sarek azaldu duenez, ekimenaren asmoa izango da espetxeratutako lagunen "osasunerako eskubidea" aldarrikatzea. Halaber, haientzako "tratu duina eta gizatiarra" eskaintzea eskatu dute.

Sarek azpimarratu duenez, osasun-tratamenduei eta osasun-kontrolei dagokienez, "gainerako gaixoen eskubide berdinak izan behar dituzte preso gaixoek". Bestalde, plataforma horrek adierazi duenez, preso gaixo bat espetxean mantentzeak "haren bizitza arriskuan jartzea dakar".

Horren harira, Jose Ramon Lopez de Abetxuko 66 urteko gasteiztarraren kasua aipatu dute: Villabonan (Asturias) kartzelatuta dago 30 urteko zigorra betetzen, Eugenio Lazaro Valle Armadako komandantea eta Gasteizko Udaltzaingoaren burua 1980. urtean hiltzea leporatuta. Lopez de Abetxukok bihotzeko gaixotasuna du, eta "beste hainbat endekapenezko gaixotasunekin batera".

Sarek salatu duenez, egoera antzeko batean daude beste 12 preso. Hori dela eta, giza katea egingo dute datorren ekainaren 27an Gasteizen preso gaixoen itzulera eskatzeko asmoz. Martxa Santiago Ospitalean hasiko eta Justizia Jauregian amaituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak Gasteiz berriak