Bake prozesua -

Urtebete egin du

Europa mailan salatuko ditu Sarek presoen eskubideen urraketak

Hainbat politikarik, biktimak, abokatuk… tartean, Ibarretxek, Erraztik, Zarraoak, Madrazok eta Rosa Roderok orain urtebete Azkarragak bultzatutako sare herritarra babestu dute.

Azkarraga prentsaurrekoan, euskal gizarteko hainbat ordezkariz inguratuta. Irudia: @sare_herritarra
Azkarraga prentsaurrekoan, euskal gizarteko hainbat ordezkariz inguratuta. Irudia: @sare_herritarra
Azkarraga prentsaurrekoan, euskal gizarteko hainbat ordezkariz inguratuta. Irudia: @sare_herritarra

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburu ohi, abokatu eta EAren diputatu ohiak bultzatutako sare herritarrak iragarri duenez, erakundeak nazioartera joko du udazkenean hastekoa den kanpaina berri batean, Europara zuzenduta, Espainian presoen eskubideen urraketa salatzeko.

Ekitaldian, orain urtebete sortutako sareak, presoen eskubideen urraketari amaiera emateko, lehen urtemugaren balantzea egin du, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Patxi Zabaleta Aralarko presidente ohia, Javier Madrazo EBren koordinatzaile nagusi ohia eta Begoña Errazti EAren presidente ohia, besteak beste, ondoan zituela.

Haiekin batera, gainera, EAJren, EAren eta ezker abertzalearen beste ordezkari eta kargudun ohi ere izan dira, esaterako, Tontxu Campos Hezkuntza sailburu ohia, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohi jeltzalea, Juan Daniel Barandiaran Zaratamoko EAren alkate ohia, Juan Mari Olano Gestoras Pro Amnistiaren arduradun ohia eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko historikoa.

Gainera, Rosa Rodero ETAk hildako ertzainaren (Joseba Goikoetxea) alarguna, Jone Artola Joseba Artola ETAko presoaren arreba eta Juan Maria Bidarte eta Iñaki Lasagabaster Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano ohiak ere izan dira.

Hala, sareak Espainiako eta Frantziako gobernuen mendekuan oinarritutako espetxe-politika kritikatu du.

Joseba Azkarragak justifikatu egin du EAJ, EA eta EB alderdien ordezkarien babesa. Azkarragaren arabera, "hainbat ideologiaren ikuspuntutik" uste dute ETAko presoen eskubideen alde lan egitea "Giza Eskubideak salbuespenik gabe defendatzea" dela; hori ere "Sareren pentsaera da", gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Juan Jose Ibarretxe albisteak Presoak albisteak