Barcenas auzia -

Kontrol saioa

Sanchezek Rajoyri: 'Bete-betean asmatu zenuen Barcenasen mezuarekin'

Luis Barcenasek PPko afiliatua izateari utzi ziola gogoratu du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Kongresuan egin duten kontrol saioan.

'Barcenasi bidalitako babes mezuarekin, bete-betean asmatu zenuen'

00:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenasek PPko afiliatua izateari utzi ziola gogoratu du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Kongresuan egin duten kontrol saioan. Horrez gain, orain sei urte abian jarritako Gurtel auzia “ahalik eta azkarren” ixtea eskatu du.

Kongresuko pasiloetan, Rajok esan du bai berak eta baita bere Gobernuko kideek ere Espainiako Exekutiboaren jarrera behin eta berriro azaldu egin dutela.,

Horrez gain, Kongresura hainbat lege egitasmo eraman dituela berretsi du, tartean gaur onartuko duten alderdien finantzazioaren ingurukoa. Proiektu horien guztien helburu nagusia Barcenasekin gertatutakoa ez errepikatzea dela esan du Rajoyk.

“Hau da alderdiak duen jarrera, eta gustatuko litzaigukeena da sei urtez irekita egon den auzia ahalik eta azkarren ixtea da”, berretsi du.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak, hala ere, Barcenas aske geratzeko aukera kritikatu du, eta, “atzo ikusitakoaren ondoren”, bere egunean Rajoyk PPko diruzain ohiari bidalitako mezuarekin (‘Eutsi goiari, Luis’) bete-betean asmatu zuela esan du. “Zuzen zeunden, bai”, esan dio Sanchezek Rajoyri.

Egoera ekonomikoa ere mintzagai izan du Espainiako presidenteak gaurko kontrol saioan. Oraindik “asko egiteko” dagoela onartu arren, “azken urteotan bizi izandako egoera konplexu bati” buelta ematea lortu dutela azpimarratu du.

Gogoratu duenez, 2012ean egoera bereziki gogorra bizi izan zuen Espainiak, “Batzuk eurotik aterako zela esaten zuten, beste batzuk, erreskatea eskatzen zuten bitartean”. Zorionez erreskatea saihestu egin zutela nabarmendu du, nahiz eta murrizketa gogorrak egin zituztela onartu.

Zigor Kode berria onartuko dute

Bestalde, Espainiako Kongresuak gaur du onartzekoa Zigor Kodearen erreforma.Oposizioko talde guztiak kontra dituela aterako du aurrera erreforma hori PPk. Testuak jasotzen dituen berrikuntzen artean daude terrorismo delituengatik “espetxealdi iraunkor berrikusgarria” ezartzeko aukera eta terrorismoagatik jasotako zigorra beteta ere, pertsona hori irakasle izateko debekua.Ustelkeria-kasuei dagokienez, bestalde, alderdi politikoen legez-kanpoko finantziazia delitu gisa jasoko du aurrerantzean Zigor Kodeak, eta espetxetik atera ahal izateko lapurtutako dirua itzuli behar izateko obligazioa ere bai.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia Rajoy berriak