Politika -

Jaurlaritza berria

Estefania Beltran Heredia, landa eremuari lotuta

Buruzagi jeltzalea nekazaritzako ingeniari teknikoa da, eta Arabako Aldundiaren Nekazaritza diputatua izan zen 2007tik 2011ra.

Estefania Beltran de Heredia. EITB
Estefania Beltran de Heredia. EITB
Estefania Beltran de Heredia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Arroniz arabarra Iñigo Urkullu lehendakariaren Segurtasun sailburu berria izango da. Beltranek nekazaritzaren munduaren inguruan egin du ibilbidea.

Sailburu berria nekazaritzako ingeniari teknikoa da, eta jarduera profesionalak baso-kudeaketarekin zerikusia izan du.Iaz PP Arabako Aldundira heldu baino lehen, Beltran de Heredia Nekazaritza diputatu izan zen lurralde horretako Gobernuan, 2007. urtetik.

Legebiltzarkide ere izan da, bost urtez, 1998tik 2001era, eta 2005etik 2007ra. Urriaren 21eko hauteskundeetan, berriz ere hautatu dute legebiltzarkide, EAJren Arabako zerrendaren laugarren tokian.

Buruzagi jeltzalea Araba Buru Batzarreko kide ere izan zen 2004tik 2007ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea