Politika -

Nafar Herriaren Batasuna

Barcina eta Catalanek UPNko buru izateko hautagaitzak aurkeztu dituzte

Idazkaritza Nagusirako Oscar Arizcuren Noaingo alkateak eta Amelia Salanueva senatariak ere hautagaitzak berretsi dituzte, Barcinaren eta Catalanen konfiantzazko pertsona moduan, hurrenez hurren.

Yolanda Barcina. EFE
Yolanda Barcina
Oraindik ez dago akordiorik Barcinaren eta Catalanen artean

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcinak eta Alberto Catalanek Nafar Herriaren Batasuneko (UPN) buru izateko hautagaitzak ofizialdu dituzte ostiral honetan, alderdiak martxoaren 17an egingo duen Kongresurako haugaitzak aurkeztean.

UPNko zuzendaritzarako hautagaitzak aurkezteko epea 19:00etan amaitu da, kongresurako bi hautagaitzak aurkeztu direlako berretsita. Iruñean izango da, "Nafarroan kontzentratuta" lelopean.

Idazkaritza Nagusirako Oscar Arizcuren Noaingo alkateak eta Amelia Salanueva senatariak ere hautagaitzak berretsi dituzte, Barcinaren eta Catalanen konfiantzazko pertsona moduan, hurrenez hurren.

Presidenteotzarako, berriz, Antoio Solak eta Conchi Mateok eman dute izena, aurrena Gobernuko presidentearen gertuko pertsona da, eta bigarrena Parlamentuko presidentearena.

Halaber, afiliatuak aurkeztu dira beste karguetarako hautetsiak izateko, bai pertsonabakarrak baita Gobernurako, diziplina batzorderako edota batzorde politikorako. Kongresuan aukeratuko dituzte guztiak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea