Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Cristina infanta inputatuta | Fiskalaren helegitea inputazioaren aurka

Politika

Noos auzia

Fiskalak helegitea aurkeztu du Cristina infanta inputatzearen aurka

Erredakzioa

2013/04/05

Jose Castro epaileak bi aukera izango ditu: helegiteari ohiko bidea eman, beste erabakirik hartu gabe; ala zitazioa geldiarazteko erabakia hartu.

  • Iñaki Urdangarin eta Cristina Espainiako infanta, artxiboko irudian. Argazkia. Efe

    Iñaki Urdangarin eta Cristina Espainiako infanta, artxiboko irudian. Argazkia. Efe

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Pedro Horrach ustelkeriaren kontrako fiskalak helegitea aurkeztu du Cristina Espainiako infanta Noos auzian inputatzen duen Jose Castro epailearen autoaren kontra.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzaren arabera, ez dago Cristina Infantza Noos Institutuaren jarduerarekin lotzeko zantzu kriminalik. Hori dela eta, Ministerio Publikoak deklarazioa geldiarazi nahi du.

Behin helegitea aurkeztuta, Jose Castro epaileak bi aukera izango ditu: helegiteari ohiko bidea eman, beste erabakirik hartu gabe; ala zitazioa geldiarazteko erabakia hartu. Iturri judizialek baieztatu dutenez, azken hori egingo balu, helegitea ebazteko denbora egotea bermatuko litzateke.

Palmako Auzitegiak helegitearen inguruan kaleratu beharko lukeen ebazpena ez litzateke berehalakoa izango, berau aurkezteko izapideek egun batzuk behar dituztelako, eta berez organismo judizialak duen lanaren zamagatik.

Miquel Roca izango da abokatua

Miquel Roca Junyent abokatu kataluniarrak, eta Konstituzioaren sortzaileetako batek, Juan Carlos erregearen deia jaso du Cristina infanta defendatzeko Noos auzian inputatzearen kontrako helegiteak prozesua geldiarazi ezean, La Vanguardiaren arabera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena