Politika -

Gipuzkoa

Lau 'molotov koktel' aurkitu dituzte Legazpiko eskola baten atarian

Olazabal Institutuko arduradunek eman diote abisua Ertzaintzari; izan ere, zentora sartzeko ate nagusiaren aldamenean topatu dituzte 'molotov koktelak'.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau 'molotov koktel' atzeman ditu gaur Legazpiko (Gipuzkoa) institutu baten atarian, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

San Martin auzoan dagoen Olazabal Institutuko arduradunak izan dira Ertzaintzari abisua eman diotenak; izan ere, zentroaren atarian aurkitu dituzte, 08:45 aldera.

Ertzaintzaren Lehergailu Taldeko kideak bertaratu dira eta lau 'molotov koktelak' eraman dituzte jatorria aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Legazpi