Politika -

UPNko gazteria

Barcina: 'Politika aldatu behar dugu, baina Nafarroa suntsitu gabe'

Nafarroako presidentearen esanetan, Nafarroak "krisi judiziala bizi du, foruetan sinesten ez duten ezker abertzaleko edo UPyDko hainbat lagunek epailearen aurrera eraman gaituztelako".

Yolanda Barcina eta UPNko Gazteriaren presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina eta UPNko Gazteriaren presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina eta UPNko Gazteriaren presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea UPNko XI. Gazteen Kongresuaren irekiera-ekitaldian izan da, eta bertan azaldu duenez, "beharrezkoa da politika aldatzea, baina Nafarroa suntsitu gabe, hainbatek uste duten bezala".

Bere hitzaldian Barcinak ez du Nafarroako Kutxako dieten auzia aipatu. Izan ere, auzia Auzitegi Gorenera igarotzea ari da aztertzen epailea, Nafarroako presidentea inputatu ahal izateko.

UPNko gazteen aurrean Barcinak azpimarratu duenez, Nafarroak "krisi judiziala bizi du, foruetan sinesten ez duten ezker abertzaleko edo UPyDko hainbat lagunek epailearen aurrera eraman gaituztelako".

Gauzak horrela, "lurra, oinarriak eta UPNko zintzotasuna defendatzera" animatu ditu gazteak. "Nafarroa desagertzea eta Euskal Herrian integratzea nahi dutenek ez dute etekinik lortuko", iragarri du.

Halaber, UPNri eskainitako babesa eskertu die gazteei, "historiako unerik zailena bizi dugulako, edonork uste zuen baino gehiago irauten duen krisi ekonomikoaren ondorioz, eta baita krisi politiko baten erruz, ez bakarrik Nafarroakoa, baita Espainiakoa eta Europa osokoa ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea