Politika -

PSCk piztutako polemika

Rubalcaba: 'Kontzertuari eta Hitzarmenari bai; Kupoa berrikus daiteke'

PSOEko idazkari nagusiak Kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmena defendatu ditu, baina Kupoa berrikustearen alde azaldu da, ''eraginkorragoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa'' izan dadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak EAEko Kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmena defendatu ditu astelehen honetan, baina Kupoa berrikusgarria dela azpimarratu du.

PSOEren Exekutiba Federalak bilera egin du astelehen honetan, eta bilera horren ondoren prentsaurrekoa eskaini du Rubalcabak.

Bertan, EAEko Kontzertu ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmenaren inguruan PSCk egindako adierazpenek piztutako polemika izan du Rubalcabak hizpide, eta, PSOEko zuzendaritzak Pere Navarroren hitzekin bat egiten ez duela argi utzi nahi izan du.

"Kontzertu ekonomikoa eta Hitzarmena bai; Kupoa, berrikusgarria'', laburbildu du Rubalcabak. PSOEko buruak gogoratu du Kupoa ''inplizituki'' berrikusten dela erkidegoetako finantzaketa berrikusten den bakoitzean.

Rubalcabaren hitzetan, PSOEk Euskadiko eta Nafarroako eskubide historikoak errespetatzen ditu, baina, haren ustez, Kupoa berrikusgarria da, ''eraginkorragoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa'' izan dadin.

Konstituzioa erreformatzeko asmoz PSOE aztertzen ari den proposamenaren baitan bildutako ideiak dira hauek, eta uztailaren 6an Granadan egingo duten bileran aztertuko dute.

Edonola ere, Rubalcabak aurreratu du PSOE ez dela finantzaketa erdu berriaren inguruko eztabaidan sartuko, eta ''oinarrietan'' geratuko direla azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Rubalcaba albisteak Euskal Kontzertu Ekonomikoa