Politika -

Bi hilabete barru zehaztuko da

Rubalcabak Chaconi: 'Abian da PSOEren berriztatze prozesua'

Chaconek, AEBetara joan baino lehen, alderdiaren "berriztatzerako" bueltan izango dela esan zion Rubalcabari. Gainera, Rubalcabak esan du ez dagoela haserre, Chaconek erabaki hori hartzeagatik.

Rubalcaba eta Chacon Idazkaritza Nagusia lortzeko lehiatu ziren 2012an. Irudia: EFE
Rubalcaba eta Chacon Idazkaritza Nagusia lortzeko lehiatu ziren 2012an. Irudia: EFE
Rubalcaba eta Chacon Idazkaritza Nagusia lortzeko lehiatu ziren 2012an. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiak esan duenez, alderdiaren berriztatze prozesua "abian da"; hau izan da Carme Chacon alderdiaren gidaritza lortzeko izan duen lehiakide ohiari emandako erantzuna. Chaconek, AEBetara joan baino lehen, alderdiaren "berriztatzerako" bueltan izango dela esan zion Rubalcabari.

Cadena Ser irratiak egindako elkarrizketa batean, Rubalcabak nabarmendu nahi izan du azaroan egingo duten Konferentzia Politikoan aurkeztuko dituzten berriztatze prozesurako lanetan ari direla, eta lan horietan "milaka" sozialistak eta kolaboratzailek buru belarri dihardutela. Prozesu horrek PSOEren "egitasmo politikoan" eta barne prozesuetan eragingo du.

"PSOEren berriztatze prozesua abian da, milaka lagun ari dira bi hilabete barru egingo dugun Konferentzia Politikarako lanean", buruzagi sozialistak Carme Chaconen adierazpenen gainean galdetu diotenean esan duenez. Chaconek ikasturte honetan Miamiko Unibetsitate batean irakasle lanak egingo dituela iragarri zuen.

Chaconek azpimarratu zuen PSOEren Idazkaritza Nagusia lortzeko "lehiatu" ziren koneferntzian erabilitako proiektua "berriztatze politikoa eta belaunaldien berriztatzea" egiteko helburuarekin "indarrean" dagoela.

Halaber, Rubalcabak ziurtatu egin du ez dela berarekin haserretu alde egin duelako. Idazkari nagusiaren hitzetan, Chaconek aurreko astean eman zion bere asmoaren berri, baina "gaueko hamaiketan, hedabide guztiek horren berri emandakoan", eta bere asmoei buruz galdetu ziola eta "erabaki pertsonala" errespetatzen zuela esan zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rubalcaba berriak