Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Amalur Mendizabal | Senatari bat zaurituta, Ertzaintza oldartuta

Politika

Herriraren aurkako operazioa

Amaiurreko senatari bat zauritu da, Ertzaintza oldartuta

Erredakzioa

2013/10/01

Amalur Mendizabal senatariak zauri bat du buruan, eta zortzi puntu eman behar izan dizkiote.

0:30
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Amalur Mendizabal Amaiurreko senataria zauritu da bart Hernanin, Ertzaintza oldartuta, Guardia Zibilak Herrira plataformaren aurkako operazioan egindako 18 atxiloketen kontra egindako elkarretaratze batean.

Senatariak berak Twitterren azaldu duenez, zortzi puntu eman behar izan dizkiote buruan. Koalizio abertzaleak, gainera, bideo bat eta argazki bat publikatu ditu, sare sozial horretan.

Bideoan, Ertzaintzaren hainbat karga ikus daitezke, eta zenbait manifestari objektuak jaurtitzen. Une batean, ertzain bat hainbat pertsonaren aurka oldartu da, tartean Mendizabalen kontra. Senatariak bultzadak ere jaso ditu, eta lurrera erori da. Ondoren, buruan zauri bat duela ikusten zaio.

Amaiurrek salatu duenez, Ertzaintzak "eraso bortitza" egin dio Mendizabali, lekuan "tentsioa lasaitzen" bazegoen ere eta "uneoro" senatari egiaztagiria erakutsi badu ere.

Bideoan agiri hori erakusten ere ikus daiteke senatari abertzalea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena