Politika -

Estrasburgoko epaiaren ostean

Ortuzar: 'Biktimen martxarekin, Rajoy PPren politika pairatzen ari da'

EBBren presidenteak kritikatu duenez, "oso erraza da pankarta bat eskuetan hartzea oposizioan egonda eta, presidentea izatean, manifestaziorik ez egiteko eskatzea".

Ortuzarrek Parot doktrinaren ondorengo giroa aprobetxatzeko deia egin du. Irudia: EFE
Ortuzarrek Parot doktrinaren ondorengo giroa aprobetxatzeko deia egin du. Irudia: EFE
Ortuzarrek Parot doktrinaren ondorengo giroa aprobetxatzeko deia egin du. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen ustez, biktimek Parot doktrinaren gaineko ebazpenaren kontra deitutako manifestazioarekin, Mariano Rajoy PPk "abiarazitako" politika 'pairatzen ari da"; "oso erraza da pankarta bat eskuetan hartzea oposizioan egonda eta, presidentea izatean, manifestaziorik ez egiteko eskatzea", baieztatu du.

Europa Press agentziak egindako elkarrizketa batean Ortuzarrek "Estatu ikuspegia eta ez hauteskunde mailako interesa" izatea eskatu dio PPri. Halaber, Parot doktrinaren ondorengoak sortutako "giroa" aprobetxatzeko deia egin du ETAk, Gobernuak eta gizarte osoak "urratsak" eman ditzaten.

Gainera, EBBren presidentearen esanetan, "ez da erraza izango" bake plan orokor lortzea, baina "are zailagoa zen atentatuak jasatea, eta hil-kaperetan eta hildako berri baten manifestazioan parte hartzea". Halaber, presoen omenaldietarako "tarterik" ez dagoela esan, eta "ez dute inoiz ahaztu behar zergatik sartu zituzten kartzelan", gaineratu du.

Jeltzalearen iritzian, Parot doktrinaren ondorengoak sortutako "giroa" aprobetxatu behar da, "bake prozesuak zuen korapiloa askatuko duen elementua izan daitekeelakoan".

Ortuzarren arabera, "gauzek aurrera egitera bultzatuko dituen elementu dinamizatzailea izan liteke, ETAk, Gobernu espainiarrak, Epaile espainiarrek, euskal gizarteak eta gainerako guztiek norabide zuzenean aurrerapausoak emateko".

/eu/albisteak/politika/osoa/860108/parot-doktrina--zer-da-parot-doktrina/

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak PNV-EAJ Espainako Gobernuaren presidente ohia Andoni Ortuzar bideoak