Politika -

Kataluniako galdeketa

Rubalcaba: 'Masek Katalunia kale itsu batera darama'

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta berak gai honen inguruan "guztia hitz eginda" dutela ziurtatu du PSOEko buruzagiak. Biek kontsultaren aurkako jarrera dutela bermatu du.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagia. Argazkia: EiTB
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagia. Argazkia: EiTB
Rubalcaba: 'PSOEk ez du Kataluniako galdeketa onartuko'

0:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagiaren hitzetan, Kataluniako galdeketaren atzean autodeterminazio erreferenduma ezkutatzen da eta sozialistak ez daude horrekin ados. Katalunia "kale itsu" batera eramaten ari dela ohartarazi dio Rubalcabak Artur Mas Generalitateko presidenteari.

PSOE ERCk, ICVk eta CUPek adostutako galdeketaren aurka dagoela berretsi du Rubalcabak Kongresuan. Kontsulta 2014ko azaroaren 9an egin behar dute galdera honekin: Katalunia estatua izatea nahi duzu?

Erreferenduma egingo dela uste badu galdetu diote buruzagi sozialistari. "Ezetz uste dut", erantzun du PSOEko idazkari nagusiak.

Galdeketa saihesteko Gobernuak hartu beharreko neurriak ez ditu zehaztu nahi izan Rubalcabak, eta pausoak Exekutiboak finkatu behar dituela erantsi du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta berak gai honen inguruan "guztia hitz eginda" dutela ziurtatu du PSOEko buruzagiak. Biek kontsultaren aurkako jarrera dutela bermatu du.

Akordioaren berri izan eta gero Pere Navarro PSCko buruzagiarekin hitz egin duela gaineratu du PSOEko idazkari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea