Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

2015eko hauteskundeetara aurkeztea ez du baztertzen Azkunak

Bilboko alkateak adierazi duenez, ez du Euskadi independente batean sinesten, eta "desberdinen arteko herrialde bat" eraikitzearen alde egin du.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB
Azkuna: 'Itunetan oinarritutako Euskadi batean sinesten dut'

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak esan duenez, ez du 2015eko Bilboko Udalerako hauteskundeetarako berriz ere aurkeztea baztertzen. Osasunez ondo badago eta alderdiaren babesa badu, beste legealdi bati aurre egiteko prest egongo litzatekeela adierazi du.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean, Azkunak ez du zehaztu EAJk Bilboko Udaletxerako datozen hauteskundeetan izango duen hautagaia.

Azkuna (70 urte) 1999an iritsi zen alkatetzara. Aurreko batean EAJren hurrengo hautagaia emakume bat izan zitekeela esan zuenean Ibone Bengoetxeari (alkarteordea eta Eudeleko presidentea) buruz ari ez zela azaldu du.

EAJren ildo ideologikoa apurtzea egozten dioten alderdikideei ere erantzun die Azkunakei zera erantzun die: "Beharbada beraiek dira oker daudenak, eta ni zuzen".

Argi utzi du beti esan duela pentsatzen duena, eta urteetan aurrera egin ahala, are gehiago. Politika sektarioari uko egiteko hartzen omen du jarrera hori Azkunak, eta hiriarengatik eta herritarren arazoak konpontzeko lan egin duela defendatu du.

2020ko Eurokopa

San Mames 2020ko Eurokopako egoitza izatearen alde azaldu da. Baita Espainiako selekzioak bertan jokatzearen alde ere.

"Udaleko gehiengoaren iritzia da eta kito. Aldundiak beste era batera pentsatzen du. Jaurlaritzak ez dakit. BBK-k ez du ezer esan eta oso ondo egin du, eta Athleticek, berdin", argitu du.

Alkatearen aburuz, Eurokopa bezalako txapelketa batek "jende asko erakarriko du, onerako eta txarrerako". "Ezin dut tontakerietan ibili eta eurorik galdu", gaineratu du.

"Desberdinen arteko herrialde bat"

Bilboko alkateak adierazi duenez, ez du Euskadi independente batean sinesten, eta alderdi guztien artean "desberdinen arteko herrialde bat" eraikitzearen alde egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Iñaki Azkuna