Politika -

EAE-KO PP-REN BILTZARRA

Nerea Llanos: 'Euskadiko PP batuta iritsi da bere biltzarrera'

Nerea Llanosek adierazi duenez, atzo bertan proposatu zion Arantza Quirogak Alderdi Popularreko idazkari nagusi berria izatea eta "zalantzarik gabe" onartu zuen eskaintza.

Nerea Llanos izango da EAEko PPren idazkari nagusi berria. EFE
Nerea Llanos izango da EAEko PPren idazkari nagusi berria.
Llanos: 'Tentsioak tentsio, Euskadiko PPk bat eginda jarraituko du'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerea Llanosek esan du ilusioz ekingo diola idazkari nagusi bezala EAEko PPren baitan hasiko duen ibilbide politiko berriari. Arantza Quirogak atzo egindako iragarpenak asteotako "tentsioa" amaitzea ekarri duela eta Alderdi Popularra biltzarrera "batuta" iritsi dela ere azpimarratu du.

Eusko Legebiltzarrera heltzean egin ditu adierazpenok Llanosek, kazetarien galderei erantzunez. Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidentearekin batera iritsi da Gasteizko Ganberara.

EAEko PPren zuzendaritzan Iñaki Oyarzabalek utzi duen lekua berak betetzea erabaki zuen atzo Arantza Quirogak. Nerea Llanosek aitortu du atzo bertan ezagutu zuela Quirogaren asmoa eta ezustekoa izan zela beretzat.

Ildo berean, Quirogak egindako eskaintzari "zalantzarik gabe" baiezkoa eman ziola nabarmendu du. "Alderdiaren zerbitzura nago eta, ondorioz, alderdiaren aldeko lana egingo dut", erantsi du.

"Ondo nago, ilusioz beteta. Arantzari eskerrak eman behar dizkiot eskaintza niri egiteagatik eta Antoni nirekin beti agertu duen konfiantzagatik", azaldu du. Nolanahi ere, izendatze hori biltzarrean onartuko den zuzendaritza berriak berretsi beharko duela nabarmendu du.

Azken asteetan PPn izan den barne-krisiaren harira, Llanosek esan du Alderdi Popularra "batuta" iritsi dela bere biltzarrera, eta ohikoa dela horrelako kongresuak egin baino lehen izaten diren prozesuetan "tentsioak" sortzea. "Tentsioak izan dira, baina horrek ez du saihestuko Alderdi Popularra biltzarretik batuta eta sendo ateratzea; alderdikide guztiok arduraz jardungo dugu, euskal herritarren konfiantza lortzeko", gaineratu du.

Alderdi Popularrak Euskadin "erronka" handiak dituela eta hemendik aurrera erronka horiei heltzea izango dela garrantzitsuena adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea