Politika -

San Fermin 2014

Gurutze Gorriak jaurtiko du 2014ko txupina, Bilduren ordez

Alderdi politikoetako ordezkariek txandaka botatzeko ohiturari jarraituz, aurten Bilduri zegokion botatzea, baina alkateak tradizioari ez jarraitzea erabaki du.

San Fermineko txupinazoa. Argazkia: EFE
San Fermineko txupinazoa. Argazkia: EFE
San Fermineko txupinazoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriko batzorde lokalak botako du 2014ko sanferminetako txupinazoa. Horrela, Gurutze Gorria sortu zela 150 urte bete dituztela ospatu nahi dute.

Ezustekoa izan da Iruñeko alkateak lau hilabeteko aurrerapenarekin iragartzea nork botako duen 2014 sanferminetako txupinazoa. Aurten 150 urte beteko dituen Gurutze Gorriaren esku utziko du jaien hasiera iragartzen duen suziria pizteko ohorea.

Enrique Mayak, beraz, ez du tradizioari jarraitzeko asmorik, berez, udal taldeek txandaka botatzen baitute txupinazoa. Aurten Bilduri zegokion.

Udaleko zinegotzi batek botatzen ez duen laugarren txupinazoa izango da aurtengoa. 2000. urtean Euskal Herritarrok taldeari zegokion, baina Yolanda Barcina alkateak Osasunako kapitainaren esku utzi zuen orduan ardura hori. Urte horretan Cesar Palaciosek, garaiko Osasunako kapitainak, erre zuen txupina, Lehen Mailara igotzea lortu ostean. Hurrengo urtean, 2001ean, Portland San Antoniori eman zion hori egiteko aukera. 2010ean, berriz, ANVri zegokionean, buru handi eta erraldoien konpartsak bota zuen.

Enrique Maya alkateak erabaki du elkarte horrek botatzea legegintzaldiko azken txupinazoa, Udalak agiri batean jakinarazi duenez. Erabakia Mikel Martinez Iruñeko batzorde lokaleko presidenteari eta Joaquin Mencos Nafarroako batzordeko presidenteari jakinarazi die, egunotan izandako bileretan.

Iruñeko Bilduk prentsaurrekoa emango du gaur arratsaldean bere iritzia plazaratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gurutze Gorria argazkiak