Politika -

Lege berria

Garzon:'Justizia unibertsalaren erreforma konstituzioaren aurkakoa da'

Legearen erreformak independentzia judizialean esku-sartzeak egitea dakarrela esan du epaile ohiak, eta horrek zigor ondorioak eragin ditzakeela onartu duten diputatuentzat.

Baltasar Garzon epaile ohia. EFE
Baltasar Garzon
Baltasar Garzon epaile ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epaile ohiak astearte honetan azaldu duenez, justizia unibertsalaren legearen erreformak independentzia judizialean esku-sartzeak egitea dakarrela esan du epaile ohiak, eta horrek zigor ondorioak eragin ditzakeela onartu duten diputatuentzat. Halaber, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jartzera animatu du, bestek bate, Herriaren Defendatzaileak.

Bere garaian Baltasar Garzonek justizia unibertsalaren legea aplikatu zuen, besteak beste, Argentinako eta Txileko diktaduretan,  eta hausnarketa horiek egin ditu Ezker Anitzak antolatutako mintegi batean, Diputatuen Kongresuan, jurisdizkio horren aplikazioa murrizten duen legea indarrean sartu eta hiru egunera.

Garzon, egun, Jurisdikzio Unibertsalaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko Fundazioaren presidentea da, eta Espainiako epaile guztiei atzo Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko magistratuak egin zuena egitera animatu ditu. Azken horrek Jose Couso telebistako kameraren hilketaren kasua artxibatzea errefusatu zuen, nahiz eta araudi berria indarrean egon.

Garzonek azaldu duenez, Kodigo honek eskubideak gabetzen dituen disposizio nagusiak agintzen dituzten autoritateak zigortzen dituen aratuak ditu.

"Ez dauka zertan honek doan irten", esan du Baltasar Garzonek, eta "epaileak kendu behar diren araudia kontzienteki bozkatu dutenen erantzukizuna" egon ahal izatea nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Justizia Unibertsala albisteak