Politika -

Justizia unibertsala

PSOEk hasi zuen justizia unibertsalaren erreforma, PPren arabera

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak erreforma babestu du, sistema prozesala argitu delako eta beste herrialdeetakoekin parekatu delako.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE izan zen justizia unibertsalaren erreforma abiatu zuena 2009an, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordearen arabera. Halaber, erreforma babestu du "sistema prozesala argitu delako eta beste herrialdeetakoekin parekatu delako".

Soraya Rodriguez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak egindako galdera bati erantzun dio Saenz de Santamariak Gobernuari egindako kontrol saioan. Rodriguezen iritziz, presidenteordeak kalean alaitasun gehiago antzematen badu, erreformari esker aske gelditu diren narkotrafikatzaileekin gurutzatu delako izango da. Bestalde, Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak nabarmendu duenez, erreforma ez da zigorgabetasunaren sinonimo.

Erreformaren ondotik, Espainiako sistemak Frantziakoaren, Alemaniakoaren eta Italiakoaren antza duela nabarmendu du Saenz de Santamariak. Horren iritziz, herrialde horietako ordenamenduak ezin dira "lardaskeria" gisa definitu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Albisteak Alderdi Popularra Justizia Unibertsala bideoak Espainia albisteak