Politika -

Felipe VI.aren proklamazioa

Honela jarraitu dugu Felipe VI.a erregearen proklamazioa

13:35 Espainiako errege berria Mariano Rajoyrekin aurreneko bilera egingo du bihar, goizeko 9:00etan.

Felipe VI.a eta Letizia Errege Jauregiko balkoiean

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13:35 Espainiako errege berria Mariano Rajoyrekin aurreneko bilera egingo du bihar, goizeko 9:00etan.

13:20 Lehendakaritzatik argitu dutenez, Urkulluk Felipe eta Letizia txalotu egin ditu Kongresura sartu direnean, terrorismoaren biktimak aipatu dituenean eta hitzaldia amaitzean. Ondoren, Felipe eta Letizia agurtu eta erregea zoriondu egin du.

13:05 Hasi da Erregetza aretoan 2.000 gonbidaturentzat antolatutako ekitaldia. Felipe VI.ak eta Letiziak banan-banan agurtu dituzte gonbidatuak.

12:42 Felipe VI.a eta Letizia errege-erreginak, Juan Carlos I.ak, Sofiak eta bi infantek herritarrak agurtu dituzte Errege Jauregiko balkoitik.

12:25 Errege Jauregira iritsi dira Felipe eta Letizia. Bertatik, herritarrak agurtuko dituzte eta, ondoren, 2.000 gonbidaturentzat harrera ekitaldia egingo dute.

12:21 Errege-erreginek egingo duten harrera ekitaldira hainbat aurpegi ezagun joango dira: Alejandro Amenabar, Pablo Alboran, Rafa Nadal, Nacho Duato, Rafael Moneo, Estrella Morente, Emilio Aragón, Imanol Arias, Ana Duato edota Carmen Machi, besteak beste. Enpresa-buruen artean, Antoni Brufau (Repsol), Isak Andic (Mango), Emilio Botín (Santander) eta Esther Alcocer Koplowitz joango dira.

12:00 Behin ekitaldia amaituta, Felipe VI.a eta Letizia deskapotagarri batean Madrileko kaleetatik ibilbidea egin dute. Milaka lagun pilatu dira Madrileko Oriente Plazan. Bertatik, errege-erreginen agurra ikusiko dute.

11:50 Errege-erreginek gonbidatuak agurtu dituzte, proklamazio ekitaldia amaitu ondoren. Banan-banan, Botere Judizialeko eta Gobernuko kideak hartu dituzte, baita Parlamentuko taldeetako kideak, Gobernuko presidente ohiak edota erkidegoetako presidenteak ere. Artur Mas Kataluniako presidentearekin eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin solasaldi laburra egin du Felipe Vi.ak.

11:21 Felipe VI.ak gazteleraz, euskaraz, katalanez eta galizieraz eskerrak eman ditu hitzaldia amaitzeko. "Muchas gracias. Moltes gràcies. Eskerrik asko. Moitas grazas", izan dira Felipe Vi.a errege berriaren azken hitzak. Ondoren, txalo-zaparrada luzea jaso du.

11:13 Espainiako batasunean sinestu egiten duela adierazi du erregeak. Bertan, "denek tokia daukatela" gaineratu du.

11:09 Terrorismoaren biktimak gogoratu ditu Felipek. "Guztion askatasuna" defendatzeko bizitza galdu edota sufritu zutenak omendu ditu bere hitzaldian. Alderdi politikoei "interes ororreko gaietan" elkarlanean aritzeko eskatu die.

11:03 Herritarren errespetua, konfiantza eta maitasuna irabazteko, Koroak jarrera "zintzoa eta gardena" izan behar duela esan du Felipe VI.ak.

10:49 Konstituzioaren zina egin du Felipe VI.ak. Aurretik, Gorteek Espainiako errege aldarrikatu dute.

10:43 Hasi da Kongresuan Felipe VI.aren koroatze ekitaldia. Jesus Posadak ireki du ekitaldia. Gorteetako ordezkariek txalo-zaparrada eman diete Felipe eta Letiziari.

10:30 Gasteizen, EH Bilduko legebiltzarkideek ikurriña bat jarri dute Iñigo Urkullu lehendakariaren eserlekuan. Lehendakaria Felipe Vi.aren koroatzean egotea kritikatu dute.

lehendakari ikurriña

10:26 Felipe VI.a eta Letizia erregina Diputatuen Kongresura iritsi dira. Lurreko armadaren uniformea jantzita, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak hartu du Felipe erregea.

10:15 Sofia erregina eta Elena infanta goizeko 10:15etan iritsi dira Kongresura.

Proclamación de Felipe VI, erregearen proklamazioa, Zarzuela, acto del fajin, reina Letizia, infanta Leonor, infanta Sofia, Sofia, Elena, Froilan EFE

10:11 Mila bat lagun daude Oriente Plazan dagoeneko. Bertatik, errege-erreginen agurra ikusteko aukera izango dute, Felipe VI.aren koroatzea amaitu ondoren.

10:05 Errege-erreginak Zarzuelatik atera dira dagoeneko. Rolls Royce batean joango dira Kongresura. Atzetik, bigarren ibilgailu batean, Felipe eta Letiziaren alaba biak doaz.

09:45 Mariano Rajoy Espainiako presidentea Kongresura iritsi da, proklamazio ekitaldian parte hartzeko.

09:30 Zarzuela Jauregiko Audientzien Aretoan, Juan Carlos erregeak kapitain nagusiaren gerrikoa jarri dio semeari. Felipe printzeak Lurreko Armadaren uniformea zuen. Hunkituta gerrikoa jarritakoan, elkar besarkatu dute, eta, ondoren, Felipe VI.ak senideak agurtu ditu: Letizia, bi alabak, Sofia erregina, Elena infanta eta Felipe Juan Froilan loba.

MAM-eko argazkia: fajin-rey_

08:00 Estatuko Segurtasun Indarrek "blindatu" egin dute Kongresua gaur goizean, Felipe VI.a errege berriaren proklamazio ekitaldiari begira. Mila bat pertsona gonbidatu dituzte bertara; errege familiako kideak, parlamentariak, ministroak, erkidegoetako agintariak eta Espainiako Gobernuko presidente ohiak, tartean.

07:40 10:30ean emango diote hasiera proklamazio ekitaldiari, Kongresuan. Emaztea eta alabak ondoan dituela, karguaren zina egin eta bere erregealdiko ildo nagusiak azalduko ditu Felipek. eitb.com-ek zuzenean jarraituko du proklamazio ekitaldia.

04:00 Errege Etxeak bere web orria berriztatu du goizaldean, Juan Carlos I.ak abdikazio legea sinatu ondoren.

Errege etxea web orria Felipe VI

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea