Politika -

Katalunia

Diadan parte hartzeko deia egin dute, A9ko arrakasta bermatzeko

ANCk eta Omnium Cultural 2014ko Kataluniako Bidearen antolatzaileek aitortu dutenez, iaz baino inskripzio gutxiago daude aurten. Artur Masi ez diote eskatuko mobilizazioan parte hartzeko.

Muriel Casals eta Carme Forcadell. Argazkia: EFE.
Muriel Casals eta Carme Forcadell. Argazkia: EFE.
Muriel Casals eta Carme Forcadell. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Asanblada Nazionalak eta Omnium Culturalek irailaren 11ko Diadan egingo duten Kataluniako Bidean izena emateko deia luzatu diete kataluniarrei, A9ko kontsulta arrakasta handia izatea bermatzeko; asteazken honetan emandako prentsaurrekoan aitortu dutenez, iaz baino inskripzio gutxiago daude aurten, orain arte.

ANCk eta Omnium Culturalek zehaztu dutenez, Diadan egingo duten mobilizazioak Bartzelonako Diagonal Etorbidea eta Les Corts Catalanes Kale Nagusia hartuko ditu. "V" bat osatuko dute Kataluniako banderaren koloreekin.

ANCk eta Omnium Culturalak mobilizazio "ikaragarria" eta "pilatzailea" espero dute, mundua harritzeko eta azaroaren 9an egingo duten kontsultaren arrakasta bermatzeko, "gure historia aldatzeko".

"Orain da ordua"

"Orain da ordua" lemapean, Kataluniako Bideak Bartzelonako bi kalerik luzeenak beteko ditu (Diagonal eta Kale Nagusia), "V" handi bat osatuz. Letra horrekin, euren borondatea, botoa emateko euren asmoa eta garaipena aldarrikatuko dituzte. 17:14an izango da; izan ere, 1714ko gertakariak gogorarazi nahi dituzte.

Halaber, Kataluniako Bideak bost kontinteetako 61 hiritan izango ditu erreplikak.

2013an baino inskripzio gutxiago

Gaur arte, 115.686 lagunek eman dute izena Kataluniako Bidean parte hartzeko. Iazko giza katea prestatzen ari zireneko datuekin alderatuz gero, kopurua txikiagoa da. Horrela, eta zailtasunak aitortu ostean, bi taldeek kataluniarrei luzatu diete deia, izena emateko, eta gogorarazi dute mobilizaizoa ez dela elkarretaratzea.

"Diada hau inoizko ikaragarriena izan behar da, gure historia aldatzeko, eta iaz irten zirenak eta botoa eman nahi dutenak deitu nahi ditugu; arrakasta handi batekin bakarrik bermatu ahal izango dugu azaroaren 9an botoa emango dugula eta irabaziko dugula", esan du Carme Forcadell ANCren presidenteak.

Ildo horretatik bertatik, Muriel Casals Omnium Culturalen presidenteak nabarmendu du 2014ko Diadaren deialdia "bikoitza eta berezia" dela: "Irailaren 11n, denok kalera; eta azaroaren 9an, denok hautestontzietara".

Ez diote Artur Masi parte hartzea eskatuko

Iaz ez bezala, antolatzaileek azaldu dute aurten ez dagoela Kataluniako Gobernuko kideentzako gunerik egongo, Kataluniano Bidean. Izan ere, mobilizazioa ez da igaroko Sant Jaume plazatik, eta bertan dago Gobernuaren egoitza. Artur Masi ez diote eskatuko mobilizazioan parte hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Onze setembre