Politika -

Erreferenduma Eskozian

Eskoziarren erabakitzeko aukera nabarmendu dute euskal alderdiek

Andoni Ortuzarrek dionez, "Euskadiren ezetzat ez du Euskadiren xedea oztopatzen". Bestalde, "Europaren baitan subirantoasunaren aldeko prozesu bat ez dela kimera bat", nabarmendu du Pello Urizarrek.

Ezetzaren aldekoek erreferendumean lortutako emaitza ospatu dute. Argazkia: EFE
Galdeketa Eskozian. EFE
Euskal alderdi abertzaleek gertutik jarraitu dute Eskoziako galdeketa

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Eusko Alderdi Jeltzaleko presidenteak azpimarratu duenez, “Eskoziaren ezetzak ez du Euskadiren xedea oztopatzen, “gure bide propioa baitugu, gatazka historiko bati konponbidea emango dion subiranotasunaren euskal bidea”. “Baietzak irabazi balu EAJk ez zuen prozesua azkartuko; ezetzak irabazita, ez dugu prozesua geldituko”, nabarmendu du.

Radio Euskadiri egin dizkio adierazpen horiek buruzagi jeltzaleak. Andoni Ortuzar eta EAJko zenbait ordezkari Eskozian dira erreferenduma bertatik bertara jarraitzen. Ortuzarrek zehaztu duenez, “nortzuk bozkatuko dugun erabaki aurretik, zeri buruz eta jarraituko den ereduari buruz adostasuna lortu behar da”.

“Eskoziarrek Erresuma Batuan geratzeko erabakia hartu dute demokraziaren eta normaltasunaren jaia izan den honetan”, azpimarratu du Ortuzarrek. “76 ordu daramatzagu Edinburgon eta denbora honetan ikusi dugunaren arabera, herritarrek argi zuten erronka, baina normaltasunez jokatu dute”, gaineratu du.

Zentzu horretan, galdeketaren parte hartze altua nabarmendu du, eta erabakia “beraiek bakarrik” hartu izanari garrantzia eman dio.

Euskadiri dagokionez, Ortuzarrek ondorengoa azpimarratu du: “Euskadiren barruan lortu behar da lehenik akordioa, eta ondoren Estatuarekin adostu behar da”.

Subiranotasuna lortzeko prozesua ez da kimera bat

Eusko Alkartasunako Pello Urizar ere Eskozian da. EH Bilduko legebiltzarkideak naEuskadiren kasuan, egokiena “hitzartutako bidea” barmendu duenez, “Eskoziako erreferendumaren ondoren, Europaren baitan subiranotasunaren aldeko prozesu bat kimera bat denaren mezua amaitu da”. izango litzatekeela onartu du, baina “ez duela onartuko Espainiako Gobernuaren beto eskubidea”.

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Urizarrek azpimarratu du Eskozian izandako emaitzak ez duela “inongo eraginik” Euskadiren xedean. “Gure lehen xedea gure etorkizuna erabaki ahal izatea da, eta eskoziarrek euren etorkizuna erabaki dute”, esan du.

“Independentziarantz salto egiteko aukera jarri zen mahai gainean, eta horretarako unea orain ez dela erabaki dute eskoziarrek. Aukera hori eduki nahiko genuke, hori da aldea”, adierazi du.

Urizarren ustez, erreferenduma egin ahal izateak lehenaldi bat eta etorkizun bat zehaztu ditu.

“Euskadin antzerako prozedura bat gauzatu ahal izateko eszenatoki egokiena hitzartutakoa da”, nabarmendu du. “Espainiako Gobernuak behin baino gehiagotan legezkotasunaren argudioa azpimarratzen duenean, guk borondate politikoa dela diogu”, amaitu du.

"Eskoziako herriak irabazi du"

Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak Eskoziako erreferendumarekin “Eskoziako herri osoak irabazi” duela azpimarratu du. “PPren Gobernuak Euskadiko eta Kataluniako kasuetan agertzen duen jarreraren aurrean, erantzunak ezin du amen egitea izan”, gaineratu du. Euskadin “bide propioa” irekitzeko indar politikoen eta indar sozialen arteko kontsentsua bilatzearen alde egin du.

Herri Irratiari egin dizkio adierazpen horiek Cuadrak eta “Euskal Herriak bide propioa egitearen” aldeko mezua igorri du. Kontsentsua bilatu behar dela ere azpimarratu du.

Eskoziak bizi izan duen prozesua ere azpimarratu du Amaiurreko diputatuak. “Prozesu horretan herritarrek modu berezian parte hartu ahal izan dute”, adierazi du.

“Parte hartzea oso altua izan da eta orain arte isilik eduki nahi izan duten demokraziaren arlo bati ateak irekitzeko balio izan du. Demokrazian barneratzea beti da erronka bat, eta prozesu honek urrats garrantzitsuak eman ditu”, gaineratu du.

Elkartasunetik eta batasunetik aurrera egin

PSE-EEk adierazi duenez, “Eskoziarrek jarraitu beharreko eredua Euskadiko autogobernu aurreratua da”. “Ez da gomendagarria, gainera, gizarte baten etorkizuna gutun bakarrera jokatzea, nazionalistek nahi duten moduan”, zehaztu du.

Oharra kaleratu dute euskal sozialistek. “Eskoziarrek, gehiengoz, historian atzera ez egitea erabaki dute, eta elkartasunetik eta batasunetik etorkizunerantz aurrera egitea erabaki”, adierazi dute. “Eskoziarrak izaki, britainiarrak eta europarrak izaten jarraitzeko erabakia hartu dute”, nabarmendu dute.

PSE-EEk zehaztu duenez, “hori da Eskoziako emaitzetatik nabarmendu behar dena. Banaketari emandako ezezkoa, Erresuma Batuan elkarrekin jarraitzearen aldeko baietza, mendeetako elkarbizitza hautsi gabe; ziurgabetasunaren aurrean zentzu komunari baietza”, gaineratu du.

Nabarmendu duenez, “Britainia Handiko Gobernuaren eta Eskoziako Gobernuaren artean erabakitako prozedurak jarraituz egin da galdeketa, leialtasunez eta alde bakoitzeko parte hartzaileek euren argudioak baldintza berdinetan aurkeztuz”.

Normaltasun eta errespetu giroa

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak eskoziarrak zoriondu ditu “prozesuak izan duten garapenarengatik, eta normaltasun eta errespetu giroan gauzatzeagatik”.

“Alde bakoitzak askatasunez eman ahal izan ditu iritziak, inor baztertu gabe”, nabarmendu du. “Ikasi beharko genukeen gauza positiboa da”. Gaineratu du.

Horrelako galdeketek eta horien emaitzek PP ez dutela arduratzen adierazi du Quirogak, eta “Euskadiko errealitatera gertatzen ari dena ekartzearen” alde agertu da. “Prozesu honek argi utzi duena hau da: Eskozian gertatzen ari zen errealitateak ez duela zerikusirik Euskadiko errealitatearekin. Oso ezberdinak dira”, amaitu du.

UPyDk Eskozia zoriondu du

UPyDko Gorka Maneirok ere hizpide izan du Eskoziako erreferenduma. Legebiltzarkideak eskoziarrak zoriondu ditu “muga berri bat eraikitzeari ezetz esan diotelako eta hobe delako elkarrekin bizitzea, bananduta baino”.

“Egungo mundu globalizatuan hobe da mugak apurtzea berriak eraikitzea baino, subiranotasunak partekatzea eta eremu politiko zabalen alde egitea, dena banatu nahi duten irla politikoak bultzatu baino”, esan du.

“Krisi ekonomikoak nazionalismo banatzaileen indartzea eta oinarrian duten egoismoaren indartzea ekarri du”, azpimarratu du. “Mehatxuak” egon arren, “elkartzearen alde esfortzu pedagogikoa” egitea proposatu du Maneirok. “Modu ezberdinean pentsatzen dutenekin bizitza eta proiektuak partekatzea ona da. Ezberdin pentsatzen dutenengandik urrundu nahi izatea zaharkituta dago, eta atzerakoia eta kamutsa da”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskozia berriak Eskoziako erreferenduma