Politika -

Sanferminetako txupinazoa

Urriaren 8an epaituko dituzte ikurrina zabaldu zuten auzipetuak

Auzipetuen ustez, ikurrina “aniztasunaren eta askatasunaren ikurra” da, eta “batasuna, elkartasuna eta identitatea” sinbolizatzen ditu.

Ikurriña zabaldu zuten bost auzipetuetako lau. EFE
Making of-a: nola jarri zuten ikurrina Iruñeko udaletxe plazan?

5:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 8an epaituko dituzte 2013ko sanferminetan Iruñeko udaletxe plazan ikurrin handi bat zabaltzeagatik auzipetutako bost pertsonak.

Ekintza horrek, sanferminen historian lehen aldiz txupinazoa 19 minutu atzeratzea eragin zuen.

Bost auzipetuetako lauk prentsaurrekoa eman dute arratsaldean, Iruñeko Udalaren egoitzaren aurrean. Urriaren 4rako ezker abertzaleak deitu duen “festa-mobilizazio” batean parte hartzeko gonbidapena egin dute.

Iosu Garciak, auzipetuetako batek, UPNri eta haren “estrategiei” leporatu die epaiketa gauzatzea, Iruñeko eta Nafarroako herritarren aldetik “jarduera baketsuak babes handia” jaso arren.

Garciak diru publiko kopuru handi batez hitz egin du, “honetan xahutu dena”, gertakariaren egileak identifikatzeko ikerketaren harira, “jarduera kriminalizatzeko asmoz”.

Auzipetuen ustez, ikurrina “aniztasunaren eta askatasunaren ikurra” da, eta “batasuna, elkartasuna eta identitatea” sinbolizatzen ditu.

Prentsaurrekoan, auzipetuekin batera, kargudunak eta kargudun ohi asko izan dira, besteak beste, Oteiza de la Solana, Echauri, Etxarri eta Villaba.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Sanferminak