Politika -

Frankismoko krimenak

Martin Villak Servini epailearen aurrean deklaratzea eskatuko du

Horrez gain, “posible baldin bada”, Kongresuan ere agerraldia egitea eskatuko du Martin Villak, Argentinako epaileak leporatzen dionaren inguruan azalpenak emateko.

Martin Villa deklaratzeko prest agertu da

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak estradizioari uko egin arren, Maria Servini epailearen aurrean deklaratzea eskatuko du Rodolfo Martin Villa ministro ohiak. Radio Nacional irrati-katean esan duenez, ez da estradizioaren inguruko erabakiaren atzean “ezkutatuko”.

Horrez gain, “posible baldin bada”, Kongresuan ere agerraldia egitea eskatuko du Martin Villak, Argentinako epaileak leporatzen dionaren inguruan azalpenak emateko.

1976. urtean, Gasteizen, bost langile hil zituzten, Martin Villa Sindikatu Harremanetarako ministroa zenean. Epaileak heriotza horiek egozten dizkio ministro ohiari.

Irratian esan duenez, leporatzen dioten hori ez zuen berak egin, “ezin nuelako”. Izan ere, Poliziari aginduak emateko eskumenik ez zeukala azaldu du Martin Villak.

Martin Villak berretsi duenez, estraditatuko ez badute ere, agerraldia egin nahi du epailearen aurrean.

“Epailearen aurrean deklaratu nahi dut, eta eskaera egingo dut, modu eroso eta seguruenean, azalpenak eman ahal izateko. Hasiera-hasieratik izan dut epailearen aurrean deklaratzeko intentzioa”, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Maria Servini argazkiak