Politika -

Kataluniako prozesua

Zerrenda bakarraren aurka agertu da ICV, eta plan sozialak eskatu ditu

Prozesuaz gain, ICVk beste gai batzuei heltzeko eskatu dio Mas presidenteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Herrera ICVko koordinatzaile nazionalak kontsultaren aldeko alderdiekin zerrenda bateratuan joatea baztertu du berriz, eta Artur Mas Generalitateko presidenteari “erreskate sozialerako plana” eta langabeziaren aurkako neurriak aurkezteko eskatu dio.

Artur Masek gaur arratsaldean aurkeztuko du bere ibilbide orria. Litekeena da zerrenda “bateratu” baten alde egitea, baina Herrerak dagoeneko berretsi du ICV ez dela zerrenda horretan egongo.

Prozesuaz gain, beste gai batzuei heltzeko eskatu dio Mas presidenteari ICVk; batetik, “desberdintasun sozialari aurre egiteko plan bat”, eta, bestetik, langabeziaren eta ustelkeriaren aurkako neurriak eskatu dizkio.

“Erabakitzeko eskubideaz eta zerrenda bateratuaz bakarrik hitz egiten badu, hautagai bezala agertuko da Artur Mas, ez presidente moduan”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur