Politika -

Euskadi Irratia

EAJ-Sortu harremana 'gaiztotu' nahia egotzi dio Arraizek Erkorekari

Erkorekaren atzoko adierazpenak izan ditu hizpide: legeak aurreikusten dituen espetxe onurak lortzeko EPPKko presoek banakako eskaerak egin ez izana ulergaitza dela esan zuen buruzagi jeltzaleak.

Hasier Arraiz Sortuko eleduna, gaur Euskadi Irratian.
Hasier Arraiz, Sortu
Arraiz: 'Ez dugu Erkorekaren jarrera ulertzen'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo presoei buruz esandakoak izan ditu hizpide; legeak aurreikusten dituen espetxe onurak lortzeko EPPKko presoek "bana-banakako" eskaerak egin ez izana "ulergaitza"  dela zuen buruzagi jeltzaleak. Arraizen ustez,  "badirudi horrelako adierazpenekin  EAJren eta ezker abertzalearen arteko harremana gaiztotu nahian dabilela Erkoreka".

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, ezker abertzaleko buruzagiak ziurtatu duenez, Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eskariak banan-banan aurkezten ari dira ETAko presoak, baina epaileak atzera botatzen ari dira.

Erkorekak sakabanaketa politika salatu izana baloratzekoa dela esan du, baina salbuespen neurriak babesteari "ulergaitza" iritzi dio. "Ez dugu ulertzen zergatik babesten dituen halako legeak, ANko epaile batzuek zalantzan jartzen dituztenean. Ez dakit presoak egoera horren errudun bihurtu nahi dituen edo ezker abertzalea eta EAJren arteko harremana gaiztotu nahi duen", esan du.

"Pasa den udan ere, Erkorekak adierazpen sutsuak egin zituen eta gure partetik erantzun gogorra egon zen, gezurretan ari zelako. Orduan, eskalada dialektikoa egon zen eta guk moztu genuen, EAJri harremana eskatuz. Bileraren ondoren harremana berrezarri genuen. Orain, berriro etorri da Erekoreka adierazpen horiekin", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak Hasier Arraiz bideoak