Politika -

EAE-ko Fiskaltza

Bilbaoren kontrako salaketa artxibatu dute deliturik ez dagoelakoan

UPyDk jarri zuen ahaldun nagusiaren aurkako salaketa, eta Maneirok erabakia errespetatzen duela adierazi badu ere, lehenago edo geroago, egia ezagutuko denaren esperantza agertu du.

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) fiskal nagusiak UPyDk Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren kontra aurkeztutako salaketa artxibatu du, delitu zantzurik ez dagoelakoan. Jose Luis Bilbaok Bizkaiko Batzar Nagusietako politika orokorreko eztabaidan egindako adierazpenek arrabotsa eragin zuten, eta hori dela eta Fiskaltzaren aurrean deklaratu behar izan zuen. Hain zuzen ere, jatorri ez ezaguneko diruarekin ordainketak egin dituzten eta paradisu fiskaletan dirutza duten hainbat ezagutu dituela esan zuen.

Idatzi baten bitartez, UPyDk jarritako salaketaren ondotik abiatutako izapideak artxibatzea erabaki duela jakinarazi du Calparsorok. UPyDk jarritako salaketan, hainbat delitu egin ahal izan zituela iradoki zuen, hala nola, delituak saihesteko betebeharra ez betetzea, horien jazarpena ez egitea edo delituak estaltzea.

Azaroaren 11n Bizkaiko ahaldun nagusiari deklarazioa hartu ostean, Juan Calparsorok haren kontra auzia irekitzeko nahikoa zantzu ez daudela ebatzi du. Are gehiago, Bilbaoren adierazpenak "izaera orokorrekoak izan ziren, gertaerak zein ziren argi zehaztu gabe".

UPyDk lehenago edo geroago egia ezagutzea espero du

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiaren erabakia errespetatzen duela adierazi du, baina lehenago edo geroago egia ezagutzea eta Euskadin hainbat urtez egon diren delituak estalgabetzea espero duela gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPyD Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea EAEko Justizia Auzitegi Nagusia