Politika -

Urtarrilaren 10ean

Sarek sakabanaketaren kontrako manifestazioa antolatu du Bilbon

Mobilizazioa oso jendetsua eta parte-hartze handikoa izatea nahi du plataformak, "gizartearen aniztasunaren isla" izan dadin.

Toda eta Azkarraga, aurkezpenean. Argazkia: EiTB
Toda eta Azkarraga, aurkezpenean.
Presoen aldeko manifestazioa deitu du urtarrilaren 10erako Sarek

0:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal presoen eskubideen aldeko herritar plataformak manifestazioa deitu du urtarrilaren 10erako Bilbon, Espainiako eta Frantziako estatuetan dagoen presoen sakabanaketa salatzeko.

Protesta ekitaldia Casillatik eta Udaletxetik abiatuko da aldi berean, Zabalburun bat egiteko.

Bilboko kaleak "goraino betetzea" eskatu dute antolatzaileek, "Euskal presoak Euskal herrira ahora, now, maintenant, orain!" mezua lau haizetara zabaltzeko.

Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohiak azaldu dutenez, mobilizazioa oso jendetsua eta parte-hartze handikoa izatea nahi dute, "gizartearen aniztasunaren isla" izan dadin.

Antolatzaileen esanetan, "ezinbestekoa" eta "premiazkoa" da presoen sakabanaketa eta horren "ondorio larriak" amaitzea, eta gizartearen gehiengoaren nahia dela erakutsi beharra dagoela adierazi dute.

Sareren arabera, "gatazkari irtenbide osoa emateko bidean, pauso garrantzitsua da presoak Euskal Herrian egotea, egungo sufrimendua amaitzeko".

Haien esanetan, sakabanaketa "nahita egindako eskubide urraketa bat da, minean eta mendekuan oinarritutako erabaki politikoen ondorio", eta hori "zigor gehigarria da presoentzat eta senideentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Presoak