Politika -

ERC-ren bide orria

Bakoitza bere aldetik aurkeztea proposatu dio Junquerasek Masi

Hala ere, hauteskunde-kanpainan “ekitaldi bateratu” bat egitea proposatu dio ERCko presidenteak Artur Masi. Hauteskundeen ostean batasun nazionaleko gobernu bat osatzea eskaini dio.

ERCren bide orria independentzia lortzeko

1:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Plebiszitu hauteskundeak ?lehenbailehen? egitea eskatu dio Oriol Junqueras ERCko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidenteari. Bestalde, hauteskunde horietara bakoitza bere aldetik aurkeztea proposatu dio Junquerasek Masi. Hala ere, hautagaitzaren izenaren eta programaren zati bat partekatzea proposatu dio.

'Crida a un nou pais: la republica catalana' konferentzia eman du ERCko buruzagiak 2.000 pertsonaren aurrean, Palau de Congressos de Catalunyan. ?Boto independentistak maximizatzeko? modurik egokiena dela uste du Junquerasek; izan ere, Masek iragan astean proposatutako hautagaitza bakarrarekin CiUk eta ERCk boto-emaileen ihesa izango lukete.

Nahiz eta bakoitzak bere zerrenda aurkeztu hauteskunde-kanpainan ?ekitaldi bateratu? bat egitea proposatu dio Junquerasek Masi. Bestalde, hauteskundeen ostean batasun nazionaleko gobernu bat osatzea eskaini dio, ?lehen egunetik? Kataluniak estatu independente bezala jarduteko.

Horrela, epe konstituziogilearen ostean, egindako Konstituzioa berresteko erreferendum bat planteatzen du Junquerasek, baina ez independentzia berresteko, Masek proposatu bezala; izan ere, plebiszitu hauteskundeak egin eta berehala independentzia gauzatu nahi du ERCko agintariak.

Hauteskunde ?konstituziogileak? egitea baztertu ditu Junquerasek. Masek, ostera, Estatu berria prestatzeko 18 hilabeteko epea planteatu zuen, eta ondoren hauteskunde konstituziogileak.

Mas: ?Entzutera etorri gara?

ERCko buruzagiak azaldutako bide orriaren balorazioa egitea baztertu du Masek. ?Entzutera etorri gara?, adierazi du Generalitateko presidenteak.

?Ez da balorazio bat egiteko unea, entzutera etorri gara?, erantzun die Masek kazetariei konferentzia amaitu eta gero. ERCko buruzagia agurtu eta elkarri eskua eman diote, Junqueras agertokitik jaitsi bezain laster.

ANC: ?Akordioa lortzeko tartea dago?

?Bihartik aurrera hitz egiteko? eskatu die Carme Forcadell Assemblea Nacional Catalanako (ANC) buruzagiak Masi eta Junquerasi, akordio bat lortzeko tartea dagoelako, nahiz eta bide orri ezberdinak aurkeztu.

?Lan egin behar dugu, akordiorako tartea dagoelako?, defendatu du Forcadellek. Aldaketa bat beharrezkoa dela eta hauteskundeak egin behar direla uste dute guztiek, baita plebiszitu hauteskundeen osteko gobernua indartsua izan dela ere: ?Akordioak lortzeko tartea dagoela uste dugu?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Kataluniako erreferenduma