Politika -

Katalunia

Generalitateak hoztu egin du bozak aurreratzeko aukera

Hala eta guztiz ere, jokabide hori ez du 2015eko aurrekontuen negoziazioarekin lotu nahi izan, eta aukera bakarra independentziari buruzko plebiszitu hauteskundeak direla berretsi du.

Francesc Homs Generalitatearen bozeramailea. Argazkia: EiTB
Francesc Homs Generalitatearen bozeramailea.
Francesc Homs Generalitatearen bozeramailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateak hoztu egin du hauteskundeak aurreratzeko aukera, baina argi adierazi nahi izan du jokabide horrek ez duela zerikusirik 2015eko Kataluniako aurrekontuen negoziazioarekin, eta aukera bakarra independentziari buruzko plebiszitu hauteskundeak direla berretsi du.

Artur Mas Kataluniako presidenteak Gobernuko kideak bildu ditu gaur, baina ez dute subiranotasunaren inguruko gaia jorratu, nahiz eta datozen egunetan Oriol Junqueras ERCren buruarekin eta beste ordezkari politiko batzuekin bilerak egitea aurreikusi duten.

Francesc Homs Generalitatearen bozeramaileak bileraren ostean adierazi duenez, "datozen egunetan eta asteetan" ez da nobedaderik izango balizko hauteskunde aurrerapenaren inguruan.

Kontseilariak azpimarratu du Artur Masen helburua "subiranotasun kontsulta" egitea dela, hauteskundeak aurreratuta, baina 2016an amaituko den legegintzaldirako hartu zituen beste konpromiso batzuekin batera.

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen aurka jo du, "Espainiako toki batzuetako buruzagi nazionalistei sen ona" eskatzeagatik. Izan ere, Homsek kontzeptu "subjektiboak" baztertzeko eta Kataluniari "zor diona ordaintzeko" eskatu dio.

Masek eta Junquerasek aurkeztutako ibilbide orrietan dituzten desadostasunak konpontzeko gai izango ote diren ikusteke dagoen honetan, zerrenda bateratuari dagokionez bereziki, Miquel Iceta PSCren buruak bere ibilbide orri propioa aurkeztuko du bihar Bartzelonako Itsas Museoan, 'Katalunia 2015, behar dugun aldaketa' izenburupean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma gaur