Politika -

Palma Arena auzia

Matas kartzelara itzuli da

Balearretako presidente ohia Segoviako presondegira itzuli da influentzia trafikoagatik ezarri zioten zigorra betetzen jarraitzeko.

Jaume Matas Balearretako presidente ohia. Argazkia: EiTB
Jaume Matas Balearretako presidente ohia.
Jaume Matas Balearretako presidente ohia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaume Matas Balearretako presidente ohia Segoviako kartzelan sartu da berriro, zigorra betetzen jarraitzeko, baina orain bigarren graduan egongo da, Palmako Auzitegiak erregimen irekia bertan behera utzi ostean.

Ministro ohia 9 hilabeteko zigorra betetzen ari da influentzia trafikoagatik Palma auziaren baitan, eta uztailaren 28an sartu zen lehenengo aldiz presondegian.

Litekeena da, hala ere, erizaintza ziega batean jarraitzea, bertan egon baitzen urriaren 31n kalera ateratzeko lehenengo baimena jaso aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea