Politika -

Fiskaltza

Consuelo Madrigal Estatuko fiskalburu izateko aukeratu dute

Estatuko fiskal nagusiaren aldaketarekin Ministerio Fiskalak autonomia bermatzen duela goraipatu du Saenz de Santamaria. Torres-Dulceren dimisioa Gobernuaren presioengatik gertatu denik ukatu du.

Consuelo Madrigal adingabeen fiskalburua da egun. EFE
Consuelo Madrigal
Consuelo Madrigal adingabeen fiskalburua da egun. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Consuelo Madrigal proposatu dute Estatuko fiskal nagusi berri izateko eta Eduardo Torres-Dulce ordezkatzeko, Espainiako Gobernuaren iturriek jakitera eman dutenez. Atzo aurkeztu zuen dimisioa Torres-Dulcek arrazoi pertsonalak argudiatuta.

Estatuko Fiskaltza Nagusia zuzentzen lehen emakumea izango da Madrigal. Egun adingabeen fiskalburua da.

Madrigal ez da epaileen elkarteetako partaide, eta ibilbide luzea du fiskal moduan. 2013ko ekainean Torres-Dulcek beste bost urtez adingabeen fiskalburu izaten jarraitzeko proposatu zuen. Alberto Ruiz-Gallardon orduko Justizia ministroak erabakia babestu zuen.

Ministroen Kontseiluak gaurko bileran proposatu du Madrigalen hautagaitza, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak astelehenean aztertuko du proposamena.

Fiskaltzaren Estatutuak zehazten duenez, fiskal nagusia Espainiako Gobernuak proposatu eta Erregeak izendatuko du, Botere Judizialaren onarpenarekin.

Asteleheneko bileran Botere Judizialak Exekutiboak proposatutako hautagaitza aztertuko du, eta kargu horretarako beharrezko baldintzak betetzen dituen edo ez.

BKJNren txostena Diputatuen Kongresura igorriko dute ondoren, Justizia Batzordeak aztertzeko. Fiskal nagusi berria izendatu ostean, erregearen aurrean zina egin eta Auzitegi Gorenean kargua hartuko du.

Kontserbadorea, baina profil politiko nabarmenik gabe

Consuelo Madrigalek (Segovia, 1956) ?izaera bateratzailea? du, kontserbadorea da, baina profil politiko nabarmenik gabe. Horrela, Ministerio Publikoaren ordezkari gisa egindako ibilbide luzean publikoki oharkabean pasa da. Antza denez, jurista oso teknikoa da.

Izendatzeko baldintza guztiak aise betetzen ditu fiskal nagusi berriak. Ondorioz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Diputatuen Kongresuaren bermea jasoko du ezbairik gabe; izan ere, 34 urte daramatza Fiskaltzan.

Horrela, datozen asteetan behin betiko izendatuko dute; izan ere, Botere Judizialak eta Gorteek eman beharreko oniritzia tramite hutsa da.

Hala ere, Madrigalek urtebete soilik egingo du karguan, Gobernuaren legealdia bukatu arte. 2015eko hauteskunde orokorren ostean PPk Gobernuan jarraitzen baldin badu kargua mantentzeko aukerak izango ditu Madrigalek.

Autonomia fiskala

Bestalde, Estatuko fiskal nagusiaren aldaketarekin Ministerio Fiskalak bere autonomia bermatzen duela goraipatu du gaur Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak. Torres-Dulceren dimisioa Gobernuaren presioengatik gertatu denik ukatu du presidenteordeak. Saenz de Santamariaren ahotan, Fiskaltzaren independentzia beti errespetatu du Exekutiboak.

Hautagaiaren profesionaltasuna goraipatu du presidenteordeak, curriculum ?ezin hobea? duelako. Torres-Dulceren erabakia ?arrazoi pertsonalengatik? izan dela errepikatu du Gobernuak. Dimisioa errespetatzen duela gaineratu du Saenz de Santamariak, eta azken hiru urteetan egindako lana eskertu dio.

Gobernuaren hitzetan, Torres-Dulceren erabakia ?Fiskaltzaren funtzionamenduak gure herrian duen autonomiaren barruan kokatu behar dugu?.

Consuelo Madrigal Zuzenbidean lizentziaduna da. 1978an, Madrilgo Complutense Unibertsitatean amaitu zituen ikasketak. Ibilbide fiskala 1980ean hasi zuen eta 34 urte daramatza Ministerio Publikoan, azken zazpi urteak aretoko fiskal bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak