Politika -

Legegintzaldiaren balorazioa

Miseriak ezkutatzeko EH Bilduri eraso egitea egotzi dio Matutek EAJri

EH Bilduk dio EAJk nahiago duela 'Madrilgo erregimenarekin' eroso bizitzen jarraitzea Euskal Herrian prozesu eratzailea abiatzea baino.

Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EH Bildu.
Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EH Bildu.
EAJk PSErekin akordioa egin eta eurei erasotzea kritikatu du Matutek

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"EAJk bere miseriei aurre egin ezinda", EH Bilduri eraso egiten diola salatu du Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak. Matuteren iritziz,gainbeheran dagoen Euskadiko Alderdi Sozialista da jeltzaleen aliaturik onena.

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldi erdiaren balorazioa egin du. Salatu duenez, Iñigo Urkulluren Gobernuak herritarren bizi baldintzak "okertu" egin ditu; izan ere, "gehien dutenen aldeko politikak ezarri ditu, herritarrei eskubideak eta zerbitzu publikoak murriztu dizkien bitartean".

Oskar Matuteren esanetan, Eusko Jaurlaritzak agintean irautea du helburu bakarra eta, hori lortzeko, "apurren truke", sostengua eskaintzeko prest dagoen edozeinekin negoziatzen duela azpimarratu du. Hori dela eta, "gainbeheran dagoen Alderdi Sozialista da EAJren aliaturik onena".

Matutek adierazi du Gobernuaren eraginkortasun ezaren eta kudeaketa txarraren aurrean, EAJ erreferentzia gisa duen Estatuaren aldean pixka bat hobeto egotearekin kontsolatzen dela.

EAJk normalizazio politikoaren alorrean duen jarrera ere gaitzetsi du: "Ez daki nola jokatu. Aurrerapausorik ez du ematen eta, horrez gain, oztopo berriak jartzen ditu, presoen eskubideen aldeko herritarren aldarrikapenari ezetz esaten dionean".

Bestalde, elkarrekin aurrera egiteko egindako deialdiei jeltzaleek uko egitea salatu du. Horren iritziz, EAJk ez du Euskal Herri burujabe batera bidean, aurrerapausoak emateko prozesu eratzaile batean parte hartu nahi, hain zuzen ere, "Espainiako erregimenaren baitan erosotasun handiz bizi delako".

.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Bizkaia