Politika -

2007 eta 2010 urteen artean

FROBek gehiegizko soldatak atzeman ditu Caja Madrideko zuzendaritzan

Goi-kargudun ohiek kutxari 14,8 milioi euroko 'zuloa' egin ziotela salatu du FROBek

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. EFE
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. EFE
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak (FROB) txosten bat igorri dio Fiskaltzari, 2007 eta 2010 urteen artean Caja Madrideko zuzendariek gehiegizko soldatak eta pizgarriak jaso zituztela atzeman baitu.  Finantza erakundeari eragindako kalte ekonomikoa 14,8 milioi eurokoa da.

FROBen txostenak lau esparrutan atzeman ditu ustezko irregulartasunak. Kasu guztietan, Caja Madrideko zuzendariek gehiegizko ordainketak eta soldata igoerak jaso zituztela ondorioztatu dute.

Horren ildotik, 2008 urtean kutxa horretako goi-kargudunen soldatak % 26 igo zituztela aipatu du FROBek, hau da, igoera behar baino handiagoa izan zen.

Goi-kargudun horien soldata finkoei erreparatuta, behar baino 2 milioi euro gehiago kobratu zituzten. Soldata aldakorrei dagokienez, beste 1,8 milioi euroko iruzurra egin ei zuten.

Era berean, kutxako pentsio planean 1,84 milioi euroko irregulartasunak sumatu dituzte.

Azkenik, hainbat goi-kargudunen kontratutak eteteko orduan ere irregulartasunak egin zituztela ohartarazi du FROBek, batik bat 2009 eta 2010 urteen artean. Caja Madridi egindako 'zuloa' 9,1 milioi eurokoa da arlo horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustelkeria politikoa gaur Ustelkeriaren mapa