Politika -

Barne hauteskundeak

Podemosek udal buruzagiak izendatuko ditu gaur

Bilbon hiru zerrenda aurkeztu dituzte; Gasteizen, sei; eta Donostian, bi.

Pablo Iglesias Podemosen burua. EiTB
Pablo Iglesias Podemosen burua. EiTB
Pablo Iglesias Podemosen burua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos-Ahal Duguk alderdiaren udal buruzagiak izendatuko ditu gaur, barne hauteskundeak egin ostean.

Bozketa Internet bidez egin dute jarraitzaileek, abenduaren 26tik asteazkenera arte.

EAEn, hiriburuetako buruak ez ezik, beste hainbat herritakoak ere izendatuko dituzte, hala nola udal hauetakoak: Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Urduliz, Derio, Plentzia, Leioa eta Basauri, Bizkaian; Errenteria, Zarautz eta Pasaia, Gipuzkoan; eta Amurrio, Araban.

Bilbon, hiru hautagaitza aurkeztu dituzte: 'Noski ahal dela', 'Denok gara Ahal Dugu' eta 'Bilbo pentsatzen'. Gainera, beste bost pertsonak hautagaitza aurkeztu dute Bizkaiko hiriburuko Batzorde Herritarrean parte hartzeko.

Donostian, bi hautagaitza lehiatu dira: 'Noski ahal dugula' (zuzendaritza nazionalaren babesa izan duena) eta 'Donostian ere ahal dugu'.

Gasteizen, aldiz, sei zerrenda aurkeztu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pablo Iglesias politikari ohia