Politika -

Noos auzia

Castrok aste bukaeran ebatziko du infantaren helegitearen inguruan

Epaileak ebazpen bat plazaratu du gaur, eta bertan Diego Torres eta Luis Lobon bi inputatuen defentsen abokatuei erantzun die, baina ez du erabakirik hartu.>

Epailea, Palmako Auzitegira heltzen. Irudia: EFE
Epailea, Palmako Auzitegira heltzen. Irudia: EFE
Epailea, Palmako Auzitegira heltzen. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro epaileak ez du Cristina infantak abenduaren 22an hartutako erabakiaren kontra aurkeztutako helegitearen gaineko ebazpena aste bukaerara arte jakinaraziko. Epailek delitu fiskalengatik erregearen arreba epaitzea erabaki zuen.

Castrok ebazpen bat plazaratu du gaur, eta bertan Diego Torres eta Luis Lobon bi inputatuen defentsen abokatuei erantzun die, baina ez du erabakirik hartu.

Diego Torres Iñaki Urdangarin kide ohiaren inguruan, Castrok sumarioaren zenbait orrialde zabaldu ditu, baina, zehaztu duenez, horrek “ez du esan nahi prozesuan eraginik izango duenik eta, zehatz-mehatz, eperen bat bertan behera geratuko denik”.

Torresen defentsak eskatu zuen epaileak idazkiak aurkezteko eman zuen 20 eguneko epea bertan behera uztea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta albisteak Ustelkeriaren mapa Espainian