Politika -

Auzitegi Nazionala

IRAk Espainian dirua zuritzen ote zuen ikertzen ari da Ruz epailea

Antza denez, tabako-trafikoan lortzen zuen dirua Ipar Irlandako talde armatuak, eta etxebizitzak salerosiz zuritzen zuen.

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea. EiTB
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea. EiTB
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak ikerketa abiatu du, IRAk Espainian dirua zuritzen ote zuen argitzeko. Antza denez, tabako-trafikoan lortzen zuen dirua Ipar Irlandako talde armatuak, eta etxebizitzak salerosiz zuritzen zuen.

Gainera, epaileak kartzelatu egin du IRAko ustezko kide bat, Leonard Hardy, baina 250.000 euroko bermea ezarri dio, espetxetik ateratzeko.

Auzitegi Nazionaletik azaldu dutenez, kontrabandoa, dirua zuritzea eta terrorismoa finantzatzea egotzi dio epaileak atzemandakoari.

Hardy eta emaztea, Donna Maguire, urte amaieran atxilotu zituzten, Kanarietako hotel batean. Epailearen aurrean deklaratu ostean, emakumezkoa aske utzi zuten.

Operazio horretan, Poliziak beste bost pertsona atxilotu zituen. Lau epailearen esku utzi zituzten abenduaren 31n, eta horietako bat aske utzi zuten, 100.000 euroko bermea ordainduta.

Gainera, auzitegiak bost euroagindu publikatu ditu: bi dagoeneko atxilotutako senar-emazteentzat, bat Irlandan preso dagoen pertsona batentzat eta beste bi ustez herrialde horretan eta Ingalaterran dauden bi susmagarrirentzat.

Auzia sekretuan jarri du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Delituak Espainia Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Irak gaur