Politika -

Frantzian

Ustez Publio Cordon hobiratu zuten zonaldean burezur bat aurkitu dute

Gorpuzkiak astelehenean topatu zituzten. Burezurrari azterketa egingo diote auzitegiko medikuek. Aragoiko enpresaburua 1995ean bahitu zuen GRAPOk eta gorpua ez da sekula agertu.

Publio Cordon enpresaburua. Artxiboko irudia: EiTB
Publio Cordon enpresaburua. Artxiboko irudia: EiTB
Publio Cordon enpresaburua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehiztari batzuek burezur bat topatu dute Mont Ventouxen (Frantzia). Publio Cordon enpresaburua bahitu zuten GRAPOko kideek gorpua zonalde horretan hobiratu zutela esan zuten, terrorismoaren aurkako borrokako iturriek jakinarazi dutenez.

Gorpuzkiak astelehenean topatu zituzten. Burezurrari azterketa egingo diote auzitegiko medikuek. Auzia Frantziako Jendarmeria ikertzen ari da. Aragoiko enpresaburua 1995ean bahitu zuen GRAPOk eta gorpua ez da sekula agertu.

Gorpua zonalde “oso zabal” batean hobiratu zuela aitortu zuen Fernando Silva Sande GRAPOko kide damutuak, iturriek azaldu dutenez. Horregatik, burezurra beste pertsona batena izateko aukera ez dute baztertu.

Bilaketa luzea

Guardia Zibila zonaldea arakatu zuen gorpuaren bila. Publio Cordon Munilla Previasa aseguru-etxearen eta Quiron ospitaleen taldeko fundatzailea 1995eko ekainaren 27an bahitu zuen GRAPOk. Enpresaburua korrika egiten ari zen bahitu zutenean, Zaragozan.

Guardia Zibila Cordonen gorpua Frantziako hego-ekialdean bilatzen ari zela jakitera eman zuten 2009an. Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak auzia berriz zabaldu zuen Silva Sanderen aitortzaren ostean. Silva Sanderi 28 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten enpresaburua bahitzeagatik. Cordon leiho batetik ihes egiten saiatu zela azaldu zuen GRAPOko kideak.

Saiakera horretan hil zela azaldu zuen GRAPOko buruzagi ohiak. Gorpuari berak Frantziako hegoaldean lur eman ziola aitortu zuen Silva Sandek.

Egiaren testa

Silva Sanderi egiaren proba egin zioten Zaragozako Auzitegiko Medikuntza Institutuan, iragan urrian. Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak baimena eman zuen, eta presoak testa egitea onartu zuen.

Auziko iturriek orduan jakitera eman zuenez, emaitza onargarria izan zen eta Frantziako hegoaldean enpresaburuaren gorpua topatzeko “puntu batzuk” markatu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak