Politika -

Espainiako fiskal nagusia

Ustelkeriaren aurrean erantzun 'irmoa' ematea defendatu du Madrigalek

Espainiako fiskal nagusiak agerraldia egin du Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen aurrean, Gorteen oniritzia jasotzeko.

Consuelo Madrigal Espainiako fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Consuelo Madrigal Espainiako fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Ustelkeriaren aurrean erantzun 'irmoa' ematea defendatu du Madrigalek

01:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurrean erantzun "irmoa, ezinbestekoa, azkarra eta berehalakoa" ematea defendatu du Consuelo Madrigal Espainiako fiskal nagusiak. Horren iritzian, delitua egitea ez dela errentagarria erakutsi behar zaio "etsita dagoen gizarteari".

"Interes komunaren kontra irabaziak lortzen dituztenek ez dute makurtzeko gune ilunik aurkituko", adierazi du Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen aurrean egin duen agerraldian, Eduardo Torres-Dulceren ordezko gisa Gorteen oniritzia jasotzeko.

"Erantzun penal irmo, ezinbesteko, azkarra eta berehalakoa egon behar du" azaldu du eta gaineratu du ahaleginak egingo dituela prozedimenduak bizkorragoak izan daitezen lortzeko; izan ere, "berandu heltzen den justizia ez da justizia".

Hala, iragarri du fiskaltza guztietan ikerketarako sekzio espezializatuak ezarriko dituela ikerketa zailenei babesa emateko, bereziki, probintzia auzitegietako ustelkeria unitateetan.

Halaber, pauta berriak emango dizkie ustelkeriaren kontrako fiskalei, erantzun penala azkartzeko eta prozesatuei lehenbailehen ahozko epaiketa egiteko.

Terrorismoaren aurrean borroka "zorrotza" egiteko konpromisoa hartu du

Consuelo Madrigalek konpromisoa hartu du nazioarteko terrorismoaren kontra borroka "irmoa eta zorrotza" egiteko. Fiskaltzaren lehentasunetako bat izango dela iragarri du.

"Mehatxu larri horrekin konprometituta dago Espainia, eta Fiskaltza mehatxu horren kontrako nazioarteko lankidetzako lehen lerroan parte hartzen ari da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea