Bake prozesua -

ETA-KO PRESOAK

Etxerat: 'Giza eskubideen alde dagoen ala ez erabaki behar du Gorenak'

Auzitegi Gorenak datorren astean finkatu behar du irizpidea, atzerrian espetxe-zigorra bete duten presoei urte horiek kontuan hartu behar zaizkien ala ez erabakitzeko.

Etxerat
Etxerat
Etxerat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak “giza eskubideak urratzen jarraituko duela” uste du Etxerat presoen senideen elkarteak, “mendekua baitute helburu”. “Giza eskubideen alde egin dezake Gorenak edo Europako legediari muzin egin diezaioke”, adierazi dute Etxerat elkartetik.

Gorenak datorren astean finkatu behar du irizpidea, atzerrian espetxe-zigorra bete duten presoei urte horiek kontuan hartu behar zaizkien ala ez erabakitzeko. Erabaki horrek 56 presori eragingo die.

Donostian egin duten agerraldian, Etxerateko ordezkariek salatu dute Espainia bere legedia eta, are gehiago, “Europakoa ere” urratu nahian ari dela. Parot doktrinaren ondoren, “beste iskanbila juridiko bat” gerta litekeela ohartarazi dute.

Bi aukera ditu Espainiako Gobernuak, Etxeraten arabera: “salbuespen neurriekin bukatzea” edo “Europako araudia ez betetzea”.

Europako legediaren arabera, Europar Batasuneko beste estatuetako espetxeetan emandako denbora Espainiakoetan emandakoa zenbatzerakoan ere hartu behar da kontuan, batean eta bestean zigortutako delituek elkarrekin zerikusirik badute.

Testuinguru honetan, Etxeratek larunbatean Bilbon giza eskubideak aldarrikatzeko egingo den manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Auzitegi Gorena argazkiak Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Eskubide unibertsalak Zer ari da gertatzen Europan? Gaurko azken orduko albistea Espetxeak Estrasburgoko Auzitegia epaiketak