Politika -

Sortu

Guardia Zibila 'indarkeria mehatxu bakarra' dela salatu du Arraizek

Bestalde, Guardia Zibilari “xake mate” emateko “metaforak” eta “hitz-jokoak” Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ulertzeko “zailegiak” izatea deitoratu du Sortuko presidenteak.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE
Arraizek Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egiteko eskatu du

00:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin, egun, dagoen ?indarkeria mehatxu bakarra? Espainiako ?Estatuaren indar errepresiboak? direla salatu du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak.

Bestalde, Guardia Zibilari ?xake mate? emateko ?metaforak? eta ?hitz-jokoak? Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ulertzeko ?zailegiak? izatea deitoratu du Arraizek.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa bat zabaltzea erabaki zuen Arraizen adierazpenak aztertzeko, terrorismoa goratzeko delitu bat izan daitezkeelakoan. Iragan astelehenean Guardia Zibilari ?xake mate? ematea eskatu zuen Sortuko buruzagiak.

Gaur egindako agerraldian, ?metaforak eta hitz-jokoak alde batera? uztea erabaki du Arraizek; izan ere, ?Madrilen dagoen batentzat ulertzeko zailak ematen dute, gainera gero urdaila nahasten zaio?. Horrela, Barne ministroari erreferentzia egin dio Sortuko presidenteak. Iragan astelehenean adierazpenen berri izan eta gero, hitzek urdaila ?nahasi? ziotela ziurtatu zuen Fernandez Diazek.

?Alde hemendik?

Egun, Euskadin, dagoen ?indarkeria mehatxu bakarra Guardia Zibila eta Estatuaren gainerako indar errepresiboak? direla ziurtatu du Arraizek. Horregatik, Estatuko segurtasun indarrek ?alde egiteko? eskatu du ezker abertzaleko agintariak.

Arraizen hitzetan, eskakizuna euskal herritarren ?gehiengoak? aldarrikatzen du. ?Ez ditugu behar eta ez ditugu nahi?, gaineratu du.

Bestalde, ?Mate? operazioaren markoan egindako atxiloketek ?zentzurik? ez dutela salatu du Arraizek, eta ?mendekutzat? jo ditu. Sortuko buruzagiaren esanetan, atxilotuek deliturik egin izan balute zitazio judizial batekin nahikoa izango litzateke; izan ere, gehienak abokatu ezagunak dira Auzitegi Nazionaleko epaileentzat.

?Lapurreta?

Gainera, iragan asteburuko manifestazioan, presoen aldeko protestan, jasotako dirua Guardia Zibilak atzeman izana salatu du Arraizek. ?Lapurreta? bat izan dela adierazi du Sortuko ordezkariak.

Guzti horregatik, Guardia Zibila ?bake eta demokrazia agertoki batekin borrokan? dagoela goraipatu du Arraizek. ?Bakea, demokrazia eta askatasuna nahi baldin baditugu, ez ditugu Espainiako Estatuaren barruan aurkituko; Estatutik at bakarrik topatuko ditugu?, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu Hasier Arraiz argazkiak