Gizartea -

Ezbeharra A-8 autobian

22 urteko gazte bat hil da istripu batean, Trapagaranen

Beste bi gazte zauritu dira ezbeharrean. Peugeot 306 auto bat errepidetik atera da A-8 autobian. 22 eta 21 urteko zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko 22 urteko gazte bat hil eta beste bi gazte zauritu dira istripu batean, Trapagaranen (Bizkaia). Peugeot 306 auto bat errepidetik atera da A-8 autobian.

Errepidea itxita geratu da Bilboko noranzkoan eta auto-ilarak izan dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

19:30 aldera Peugeot 306 autoak istripua izan du A-8 autobian, 124,9 kilometroan, Bilboko noranzkoan, Trapagaranen.

Talkaren ondorioz Portugaleteko 22 urteko gazte bat hil da, eta beste bi gizon zauritu dira. 22 eta 21 urteko zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Ezbeharraren ondorioz, zirkulazioa eten behar izan dute Bilboko noranzkoan, eta errei bat Kantabriako noranzkoan. Horrela, bi noranzkoetan auto-ilarak izan dira.

21:00ak aldera Kantabriako noranzkoko erreia zabaldu dute eta 21:20ean Bilboko noranzkoa zabalik geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Bizkaia Gizartea bideoak Trapagaran albisteak Gazteak azken ordukoa