Politika -

‘Mate’ operazioa

Urkulluk 'neurria eman' ez duela salatu du EH Bilduk

Bestalde, “herri honek bake eta askatasunaren alde egindako apustua porrotera eramateko inposatzea, ukapena eta errepresioa” erabiltzea leporatu dio koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuari.

Maribi Ugarteburu EH Bilduko lebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
Maribi Ugarteburu EH Bilduko lebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
Maribi Ugarteburu EH Bilduko lebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presoen abokatuen aurkako azken operazioaren aurrean, Iñigo Urkullu lehendakariak ?neurria eman ez? duela salatu du EH Bilduk. Bestalde, ?Euskal Herriak bake, demokrazia eta askatasunaren alde egindako apustua porrotera eramateko inposatzea, ukapena eta errepresioa? erabiltzea leporatu dio koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuari.

Maribi Ugarteburu eta Pello Urizar legebiltzarkideek prentsaurrekoa eman dute gaur, Durangon (Bizkaia). EH Bilduko bi ordezkarien ahotan, ?euskal gizarteak bake, demokrazia eta askatasun agertoki baten alde egindako apustuaren eta Estatuak betikotu nahi duen inboluzio egoeraren arteko aldea gero eta handiagoa? dela oso argi utzi dute azken gertakariek.

?Euskal Herrian eta nazioartean gatazkaren eta haren ondorioen agertokia gainditzeko esfortzuak biderkatzen diren bitartean?, PPren Gobernuak ?bere estrategian ito nahi digu eta horretarako eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu?, salatu dutenez.

?Lehendakariaren desagerpena?

?Estatua non dagoen badakigu, herriaren gehiengo politikoa eta soziala non dagoen dakigu, baina Urkullu lehendakaria non dagoen ez?, deitoratu du Ugarteburuk. ?Azken egunetan Urkulluren jarrera oso kezkagarria? izan dela uste du EH Bilduk, ?lehendakaria desagertu egin baita?.

Zentzu horretan, ?bere kezka nagusia itxurak egitea izan da, baina egun batzuk desagerturik eman eta gero facebook mezu labur baten bidez hitz egin dio herriari?, kritikatu du. ?Hori al da Urkulluren modua eta erantzuna? Sarekadaren berri eman ez diotela? Eta eskubideen urraketaren berri? Eta Estatuaren indarkeriaren berri? Eta herritarren eskubide politikoak??, galdetu dio EH Bilduk lehendakariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak EH Bildu Araba